Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia
Musika eta Auzolana nagusi, Lakaxitaren maitzeko Egitarauan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 09:48etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 14 de Mayo de 2018.

MUSIKA ETA AUZOLANA NAGUSI, LAKAXITAREN MAIATZEKO EGITARAUAN

Lakaxita gaztetxearen irudia.
Irungo Lakaxita guneak maiatzeko egitaraua aurkeztu berri du. Datorren ostiraletik (hilak 18), maiatzaren 31era bitarte, denetarik prestatu dute.
Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du Lakaxitan datorren ostiralean (hilak 18), 22:00etan. Musika saioaren ondoren, DJ Zumitrenkok gaua girotuko du. Hurrengo astean, asteazkenean (hilak 23) zehazki, Manchesterretik iritsitako D.U.D.S. taldea oholtza gainera igoko da, 20:00etan. Hilabeteko azken musika emanaldia hilaren 25ean (ostirala) egingo dute. Orduan, mikro ireki saioa egingo dute, hortaz, edonork izango du aukera oholtza gainera igotzeko. Mikro irekiarekin batera, pintxo potea egingo dute. 19:00etan ekingo diote musika saioari.
Musikaz gain, datorren igandean (hilak 20), Lakaxitako lorategia atontzeko eta bertan haur parke bat eraikitzeko auzolana egingo dute. Horren ondoren, hamaiketakoa egingo dutela jakinarazi dute Lakaxitako kideek.
Bestalde, zenbait iniziatiba iraunkor dituzte bertan. Ondorengoaak:
Ostegun eta ostiraletan (9:30-15:30) atzerriko aholkularitza tailerra; ostiral (16:30-19:30) eta larunbatetan (10:30-13:30) Laboreren produktu ekologikoen salmenta eta larunbatetan (12:00-13:30) Aldatsaren baratze kooperatibaren produktuen banaketa egingo dute. Horrez gain, hileko lehen ostiral guztietan (18:00etan) ohiko koordinazio bilerak, bi astelehenetik behin Stop Kaleratzeak plataformaren bilerak (18:30ean) eta astelehenetik ostiralera (8:00-14:00) Lakaxita Kooperatibaren hazitegia egingo dute.
 
3.861 Irundarrek babestu dute azaroaren 18ko Herri Galdeketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 09:45etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 14 de Mayo de 2018.

3.861 IRUNDARREK BABESTU DUTE AZAROAREN 18KO HERRI GALDEKETA

Hartu Hitzako kideak, gaurko agerraldian.
Irungo Hartu Hitza plataformak agerraldia egin du gaur. Bertan, azken hiru hilabeteotako ibilbidea aztertzeaz gain, emango dituzten hurrengo pausuak zehaztu dituzte. Prentsaurrekoan elkarteko lehendakari Elena Berazadi, elkarteko lehendakariorde Martxel Telletxea, elkarteko komunikazio arduradun Xabier Martinez eta elkarteko kide Irati Garmendia izan dira.
Jakinarazi dutenez, 3.000 sinadura biltzea zuten xede, eta guztira, 3.861 herritarrek babestu dute galdeketa. Horietatik, %52,3 gizonezkoak izan dira eta %47,7 emakumezkoak. Sinadurak “banan-banan eta modu zuzen eta argi batean” bildu dituztela nabarmendu nahi izan dute.
“Irunen estatu politikoaren inguruko herri galdeketa bat antolatzeko gure iniziatibak babes zabala du”, adierazi dute. Oso pozik azaldu dira taldeko kideak, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete babes adierazi duten herritar guztiei.
Galdera, prest
Era berean, azaroaren 18ko herri galdeketan planteatuko duten galdera adostu dutela adierazi dute. Datorren larunbatean (hilak 19) egingo duten Klik Egunean aurkeztuko dute galdera, eta bertan orain arte egindako lana ospatuko dute. Larunbatean mosaiko erraldoia osatu nahi dute Zabaltza plazan, 18:00etan hasiko duten ekitaldian. Hartu Hitzatik jakinarazi dutenez, jai giroa izango da, eta irundar guztiei luzatu diete bertaratzeko deialdia.
 
(Galeria)Txotx Erru PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 09:38etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el sábado día 12 de Mayo de 2018.

[GALERIA] TXOTX ERRU

Sagardoa izan da protagonista Urdanibia plazan.
XXIII. Sagardo Eguna egin dute Irunen. Taupadak Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, Urdanibia plazak hartu du sagardo festa gaur arratsaldean, 18:00etan hasita.  21 sagardotegik hartu dute parte, eta 4.000 sagardo botila banatu dituzte. Eguraldia ez dute lagun izan, baina hala ere, jende andana bildu da Urdanibia plazara sagardoaz gozatzera, aterkia zabalik tarteka, baina jai giroarekin disfrutatzen.
Zozketa berezia egin dute aurten, gainera. Euro baten truke txartela erosita, Ola jatetxean bi pertsonentzako afaria lortzeko aukera izango dute. Gainera, 20 sagardo botila ere zozketatuko dituzte gaur bertan.

 
Kemenek Dantza saio batekin ospatuko ditu 45 Urteak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 09:34etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 11 de Mayo de 2018.

KEMENEK DANTZA SAIO BATEKIN OSPATUKO DITU 45 URTEAK

Kemen dantza taldeko kideak, iazko sanmartzialen hasieran.
Irungo Kemen dantza taldeak 45 urte beteko ditu aurten. 1973tik, hiriko kale eta txoko guztiak dantza eta musikaz bete dituzte taldeko kideek. Datorren igandean (hilak13), ia mende erdiko ibilbide luzearen ostean, behar bezala ospatuko dute urteurrena.
Azken asteetan gogor lan egin ondoren, dena prest dute iganderako. Dantza saio publikoa egingo dute, 12:00etan, San Juan plazan. Kemen dantza taldetik adierazi dutenez, ez dira oholtza gainera igoko, plazako zoruan bertan dantzatuko baitute denek, erromeria gisa. Belaunaldi ezberdinetako dantzari eta musikariek hartuko dute parte ekitaldian. Ordubete inguruko emanaldia izango da eta dantza taldean edota inguruan ibili izan den jende guztia animatu dute ospakizunean parte hartzera.
 
Erromatarren Garaiko Emakumeen Unibertsoa, Oiasso Museoan Ikusgai PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 09:31etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 11 de Mayo de 2018.

ERROMATARREN GARAIKO EMAKUMEEN UNIBERTSOA, OIASSO MUSEOAN IKUSGAI

Erakusketan ikus daitekeen piezetako bat.
Irungo Oiasso Erromatarren Museoak erakusketa berezia antolatu du. Meridako Arte Erromatarraren Museo Nazionalaren laguntzarekin, ‘Mulieres: Mujeres en Augusta Emerita’ erakusketa antolatu du. Gaur zabalduko ditu ateak, eta irailera bitarte ikusteko aukera izango da.
Gaur aurkeztu dute erakusketa, udaleko Kultura saileko Juncal Eizagirre, Oiasso Museoko zuzendari Cristina Agirre, Meridako Museoko zuzendari Trinidad Nogales eta Iñaki Garcia eta Arkeologi Museoko zuzendari Iñaki Garcia Caminok.
Erakusketak erromatarren garaiko emakumeak gerturatu nahi ditu, eremu publiko zein pribatuetan izan duten interakzioa adibide gisa hartuta. Erromatarren garaian emakumeak tradizionalki izan zuen paperean zentratuko dira, hau da, amatasunarena.
Erakusketak Oiasso museo guztia hartuko du. Denetarik egongo da ikusgai, II. mendeko lanpara batetik, ‘La Gitana’ emakumearen bustoraino. Museotik jakinarazi dutenez, irailera bitarte bisita gidatuak antolatuko dituzte. Gaur, 19:00etan irekiko dute erakusketa, eta irailaren 30era bitarte, 10:00etatik 20:00etara (igandetan, 10:00etatik 14:00etara) ikusteko aukera izango da.
Gaur aurkeztu dute erakusketa.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1191 1192 1193 1194 1195 1196 1197 1198 1199 1200 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting