Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia

Euskaraz

Sed lectus enim, venenatis vel, ornare sit amet, laoreet eu, nisl. Ut vel ligula. Vivamus malesuada ultrices augue. Ut pellentesque ligula malesuada nisi porttitor tincidunt. Duis semper aliquet metus. Vivamus bibendum. Etiam vehicula, leo sit amet consectetur aliquam, quam ligula dapibus eros, ut tempor ipsum tortor accumsan mauris. Duis justo turpis, varius non, tempor non, hendrerit egestas, mauris. Nullam gravida lectus sit amet arcu semper eleifend. Morbi a ante vitae velit aliquam aliquam.



[Erreportajea] Lakaxitak espazio segurua bermatzeko hitza hartu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 23:25etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza ,el viernes día 26 de Abril de 2024.

[Erreportajea] Lakaxitak espazio segurua bermatzeko hitza hartu du

Gaztetxean bost hilabetez hausnartzen aritu dira espazioa segurua izateko. Protokolo bat ondu dute, baina prozesua ez da horretan amaitu. Jokabideak, dinamikak eta protokoloa errebisatzen jarraituko dute.

Iazko urtearen hasieran, Lakaxita Gaztetxean segurtasun arazoak identifikatu zituen bertako asanbladak, eta ekainean gaztetxea ez zela «espazio segurua» onartu zuten aho batez. Ondoren, uztailean, eraso sexista bat izan zen bertan, eta urak gainezka egiteko falta zen tanta izan zen. Programazio guztia bertan behera utzi eta gaztetxeko ataka ixtea erabaki zuten. Horrez gain, elkarretaratze bat egin zuten eraso hura salatzeko, uztailaren 22an. «Emakumeak erasotu, drogatu eta bortxatu gabe ibiltzen ez badakizu, gelditu etxean», salatu zuten.

Udara ondorengo hilabeteetan «protokolo baten beharra» zegoenaren ideia sendotu zela oroitu du Oihane Amoedo asanbladako kideak, eta Joxemi Zumalabe Fundazioarekin jarri ziren harremanetan. Hausnarketa beharra zegoela ziur zen asanblada, eta azaroan prozesu bati ekin zioten fundazioaren gidaritzapean. «Erasoen aurrean eta ondoren nola jokatu ikasi nahi izan dugu. Denok ikusi ditugu hainbat egoera, eta askotan ez dugu jakin nola kudeatu horiek», dio Unai Arruabarrena kideak. Izan ere, erasoen aurrean «barrara jo» jartzen duen kartela dagoela gaztetxean zehaztu du Aritz Irazokik: «Baina, nork daki zer egin behar den? Orain, prozesua eta gero, badakit nola erantzun daitekeen eta nola ez». Amoedok gaineratu du orain arteko protokoloa «oso oinarrizkoa» zela, eta «kontzientzia» falta zegoela uste du.

Prebentzioa ere izan dute xede. Perspektiba «transbertsala» beharrezkoa dela dio Amoedok, «ekitaldi guztietan, karteletan… Gure gaineko irudian perspektiba feministak presente egon behar du». Egoera ezberdinen aurrean erantzuteko prest daudela transmititu ahal izatea izan da helburuetako bat ere. Espazio segurua eraikitzen da, orain duten leloa.

Prozesua

Era berean, Arruabarrenaren esanetan, prozesuak balio izan die asanbladako kideen arteko harremanak estutzeko. Gaztetxeko asanbladako kideak eta Lakaxitaren bueltan ibiltzen diren pertsonak aritu dira gogoeta aroan, gaztetxea ez direlako «asanbladako kideak soilik», Amoedok nabarmendu duenez. «Barruan gertatzen dena ikusteko modu desberdinetan inplikatzen den jendearen begirada ezinbestekoa izan da», erantsi du Irazokik. Hartara, deialdia irekia izan zen, eta 20 bat pertsonak egin dute prozesua. Parte hartzaileen adin tartea zabala izan da, 19 urtetatik ia 60ra artekoa. 2023ko azaroan hasi, eta 2024ko apirilean bukatu dute prozesu osoa. Guztira, lau saio egin dituzte; lehen biak ez mistoak izan ziren, eta azken biak, berriz, mistoak.

Gizonen saioak «jarrera bortitzak eta paternalistak» ikusteko baliatu zituztela azaldu du Arruabarrenak. Erasoren baten aurrean inplikatutako pertsonen posizioan jarri ziren, rol jolas batzuekin. Eguneroko elkarrizketa bat hartu, eta erasoa egin duena, erasoa jasan duena, eta erasoa jasan duenaren lagunaren paperak bete zituzten. Aldi berean, espazio fisikoa ere izan zuten hizpide, «zeintzuk diren leku ilunagoak edo zeintzuk argiagoak», zehaztu du Irazokik.

Emakumeen lehen saioa teorikoa izan zen, «denek ikuspegi berdina izateko helburuari buruz aritu ginen», adierazi du Amoedok. Kontzeptuak errepasatu zituzten. Bigarren saioan, aldiz, gorputzaren gaineko lanketa egin zuten. «Hausnarketa, pentsatzeko tartea emateaz gain, barrutik zerk mugitzen gaituen identifikatzeko oso garrantzitsua izan da», dio Amoedok. Emozioak partekatzea «hunkigarria» izan dela du gogoan.

Azkenik, bosgarren saio mistoan protokolo zirriborro bat aurkeztu behar izan zuten. Beraz, protokoloa dagoeneko idatzi dute, baina orain arte egindako lanarekin egin beharreko guztia ez dela bukatu ziur dira. Gaztetxeko kideek konpromisoa hartu dute errebisatzeko bai protokoloa bera, bai eta emango diren erantzunak ere. «Erasoak eta indarkeria antzemateko estrategiak garatzen arituko gara urte osoan zehar eta modu etengabean», zehaztu du Amoedok. Lantalde bat sortuko dute protokoloan lanean segitzeko, eta transbertsala izatea nahi dute. Izan ere, egungo protokoloa idazteko jada idatzita dauden beste hainbat izan dituzte oinarrian, eta orain, Lakaxitaren ezaugarrietara gehiago gerturatuko den bat idatzi nahi dute.

 
Jaietan jotzeko Irungo musika taldeak bozka daitezke PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 23:07etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 29 de Abril de 2024.

Jaietan jotzeko Irungo musika taldeak bozka daitezke

Gaurtik maiatzaren 5era bitarte egongo da bozkatzeko aukera. Ekainaren 22an eta 23an joko dute bozkatuenek.

San Pedro eta San Martzial jaietako kontzertu nagusien aurreko kontzertuak aukeratzeko bozketa zabalduta dago, eta maiatzaren 5era arte egongo da zabalik. Bozketa Irunen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona guztientzako da.

Aurten ere, etxeko taldeak izango dira protagonistak Urdanibia plazan ekainaren 22an eta 23an.Gainera, berrikuntza gisa, Gogoratu behar da aurten, berrikuntza gisa, taldeko kideen % 70ak behintzat 18 eta 25 urte izan beharko ditu.

Ekainaren 22an jotzeko talde proposamenak:

  • Kitzika
  • Ankerra
  • Proto Kadaver

Ekainaren 23an jotzeko talde proposamenak:

  • Apaga y Vamonos
  • True Colours
  • Rojo-Benitheprod
  • Santalla
  • Supernova Noise
  • Ras Miguel
  • Slimfit
 
'Pequeña Velocidad' kontzentrazio esparrua ezagutzeko erakusketa Kabigorrin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 22:53etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 29 de Abril de 2024.

'Pequeña Velocidad' kontzentrazio esparrua ezagutzeko erakusketa Kabigorrin

Bertatik bertara ezin da bisitatu Frankismoko Irungo kontzentrazio esparrua. Beraz, Kabigorrin ahalko dira argazkietan ikusi maiatzaren 2tik ekainaren 15era artean.

Kabigorri Ateneoan ikusgai egongo da Pequeña Velocidad Frankismo garaiko Irungo kontzentrazio esparrua erakusten dituzten argazki erakusketa. Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako erakusketa hau maiatzaren 2tik ekainaren 15era bitartean izango da bertan.

Pabiloi horretatik 700.000 eta 1.000.000 pertsona inguru pasa zirela kalkulatu du talde memorialistak. Gaur egun, Pequeña Velocidad da Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio-esparru bakarra eta hura babesteko ahaleginetan ari dira. Izan ere, Via Irun proiektuaren lehen faseen lanengatik  egungo trazadurak eraitsiko dituzte.

Kontzentrazio esparrua babesteko Memoria Demokratikoaren urriaren 19ko 20/2022 Legea ere aintzat hartu eta memoria leku deklaratu beharko litzatekeela azaldu zuten, “eta hori errespetatuz egin behar dira hirigintza garapenak”, gaineratu dute Via Irun proiektuari buruz.

Irungo Nicolas Gerendiain Errepublika elkarteak, oroimenerako leku izendatzea eskatu du: “Munduan dauden beste asko bezala, bere hormak historiaren lekuko egitea eta omenaldi, oroitzapen eta etorkizuneko belaunaldientzako inspirazio gune bat sortzea eskatzen dugu”.

 

 
Aire zabaleko marrazketa saioa, maiatzaren 11n PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 22:45etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 29 de Abril de 2024.

Aire zabaleko marrazketa saioa, maiatzaren 11n

Lau orduko saioan Bidasoa inguru pasaiak marraztuko dituzte. Izen ematea maiatzaren 8ra bitarte egongo da irekita.

Pasaian eta haren irudikapen naturala marraztean interesatuta daudenentzako aire zabaleko marrazketa ikastaroa antolatu du udalak. Maiatzaren 11n izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 4 ordu iraungo du. Izen ematea jada zabalik dago, maiatzaren 8ra bitartean udalaren egoitza elektronikoan.

Parte hartzaileak Bidasoa inguruko paisaiara joango dira, eta ez da beharrezkoa aurrez inongo esperientziarik izatea. Tailerraren helburua formatu txikian aurrerago obra bat sortzeko apunte bat egitea dela azaldu dute. Gainera, parte hartzaileek interesekoa duten prozedurak ikasiko dituzte: olioa, akuarela, lapitzak…

Ikastaroaren prezioa 21,60 eurokoa da, eta taldea bost ikaslek osatuko dute gutxienez, eta hamabostek gehienez. Informazio gehiago nahi dutenek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura edo Kultura sailera jo dezakete, helbide elektroniko honetara idatzi, edo 606 220 417 eta 695 752 994 telefono zenbakietara deitu.

 
El nuevo general del Alarde Tradicional recibió el bastón de mando PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 21:33etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa , el lunes día 29 de Abril de 2024

El nuevo general del Alarde Tradicional recibió el bastón de mando

El acto de entrega se realizó en la Ermita de San Marcial y Asier Etxepare ocupará el cargo entre 2024 y 2027



Los integrantes de la Junta de Mandos en San Marcial. N.G

El nuevo general del Alarde Tradicional de IrunAsier Etxepare Iza, recibió el sábado el bastón de mando de la mano de su antecesor, Paco Carillo Etxeberria.

Ceremonia

La ceremonia se realizó por primera vez dentro de la Ermita de San Marcial, donde además de los integrantes de la Junta de Mandos y de la Junta del Alarde se congregaron también familiares y amigos de Etxepare.

Vista general de Irun desde el mirador de la ermita de San Marcial.

El acto comenzó con la lectura del acta de la elección del general realizada el pasado mes de octubre a cargo del secretario de ambas juntas, Javier García Nieto. Antes de la entrega el general saliente señaló que para él constituía “un honor” poder participar en el encuentro: “Estar aquí significa que se suma un eslabón más a la cadena”. A continuación, y tras recibir el bastón, Etxepare tomó la palabra para destacar que para él “va a ser un honor cumplir el papel de general”.

"Significa que se suma un eslabón más a la cadena”

Cabe recordar que el nuevo general ocupará el cargo entre 2024 y 2027 y que su Estado Mayor está integrado por Rubén Fraile (Comandante de Infantería); Unai Aranzasti (Ayudante de Infantería); Javier Urroz (Ayudante de Estado Mayor); Iñaki Cámara (Ayudante de Caballería); Juan Ignacio Serrano (Ayudante de Artillería); y Lauren Etxepare (Cornetín de Órdenes).

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2024(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 21:38etan
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting