IRUN. Irungo udaletxeko areto nagusian, atzo eguerdian, Udaltzaingoko agente beteranoei eta Babes Zibileko boluntarioei aitortza egin diete. Jose Antonio Santano alkateak, Udaltzaingoko ardura duen Lourdes Larraza zinegotziak eta alderdi guztietako beste zenbait zinegotzik, diplomak eman zizkieten Udaltzaingoan 20 urtetik gora daramaten 24 agenteri eta 30 urtetik gora lanean egin dituzten beste 16ri. Udal agintariek, guztiei, “egiten duten lana eta hiria eta hiritarrekiko daukaten konpromisoa” eskertu diete. Argazkia: X.S
.