Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Udal aurrekontua 7,2 milioi euro handitzea proposatu du PSE-EEk PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 15 de Mayo de 2024 22:23

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 15 de Mayo de 2024.

Udal aurrekontua 7,2 milioi euro handitzea proposatu du PSE-EEk

Hilaren 31ko osoko bilkuran eztabaidatuko eta onartuko dute proposamena. Inbertsio handiena Irungo Areto Moldakorrak (2,1 milioi euro) eta langileen kapituluak (2,2 milioi euro) jasoko dituzte.

Irungo udal gobernua osatzen duen PSE-EEk aurtengo 100 milioi euroko aurrekontuari 7,250,248 milioi euro gehitzea proposatu du. 12 milioi euroko geldikina suertatu dela azaldu du Miguel Angel Paez Ogasun ordezkariak eta, beraz, 2024ko aurrekontua handitu egingo dela ziurtatu du. Gainontzeko alderdiei jada aurkeztu diete proposamena eta dagoeneko amaitu da proposamenak helarazteko epea. Orain, hilaren 31ko osoko bilkuran eztabaidatuko dute.

Kredituak aldatzeko lehen proposamena da eta horrekin aurrekontua osatzea dute asmo. Udal gobernuaren helburua, hiriarentzako “proiektu garrantzitsu asko” aktibatzea da, hala nola, kirol ekipamenduetan eta alokairuko etxebizitza publikoetan.

Esate baterako, Irungo Areto Moldakorrera 2,1 milioi euro bideratzeko konpromisoa hartu dute. Aurrekontu gehigarriaren ia heren bat litzateke.

Xehetasunak

Badira hainbat jarduketa udalak nabarmendu nahi izan dituenak: Juan Thalamas Labandibar kaleko eraikina eraistea (105.000 euro); Ficobako inbertsioak (231.700 euro); asfaltatze kanpaina (300.000 euro); oinezkoen ardatzen hobekuntzak (300.000 euro); oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak (60.000 euro); San Juan Harriaren erreplika (30.000 euro). Azkenik, milioi bat euro erabiliko dituzte hiriko zenbait puntutan konponketak eta jarduketak egiteko, eta obra unitateko azterlan eta lan teknikoak egiteko.

Azpimarra jarri dute kreditu aldaketako zenbaketarik altuena udal langileen kapituluarena izango dela. Zehazki, 2.250.000 euro bideratuko dituzte lanpostuen balorazio berrira.

Irugurutzeta berritzeko eta bisitak ahalbidetzeko lanetara funtsa handitzeko asmoa iragarri du Paezek. Guztira, 600.000 euro inguru gehituko dituzte eta erabilera turistikoko tren berde bat erosteko ahalbidetuko dute. Bestalde, 140.000 euro erabiliko dituzte Kateako Errotazar errepidearen alboan oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasarela baten proiektua idazteko.

Kulturari begira, hiriaren proiektu museografikoa martxan jarri nahi dute, eta horretarako, 40.000 euro erabiliko dituzte edukia diseinatzera, IkustAlaia eraikin birgaituan instalatuko den museorako.

Arbesko adineko pertsonen eta dibertsitate funtzionala dutenentzako egoitzarako sarbideak urbanizatzeko obrak beste 300.000 euroko jasoko ditu 2026an. Aurtengo aurrekontuan 800.000 euroko inbertsioa egingo dute, eta 1,9 milioi eurokoa datorren urtean.

Etxebizitza publikoaren aldeko apustua egingo dutela ere adierazi du ordezkariak. Hartara, bi partida prestatu dituzte, Irunviren bidez hiriko zenbait puntutan horiek garatzen jarraitu ahal izateko. Aurrekontua 200.000 euroan handituko dute, Mendipe eremuan 37 etxebizitza berriren proiektua egikaritzeko. Lucas de Berroako 21 etxebizitzako eraikinarentzako, berriz, 100.000 euro gehituko dituzte. Orotara, 2 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak Lucas de Berroako etxebizitza babestuetan.

Kirolari dagokionez, 7,2 milioi euro bideratuko dituzte zenbati kirol ekipamendu hobetzera. Era horretan, 380.000 euroko inbertsioa egingo dute Gal estadioan igogailu bat instalatzeko, eta 79.000 euro, berriz, futbol zelaiko soropila eta ureztatzeko sistema berritzeko. Bestalde, Santiagotarrak klubak 30.000 euro jasoko ditu bertako gimnasioak hobetzeko. Artalekuk ere bere aletxoa izango dute eta bertara 250.000 euro inbertituko dituzte “egitura espaziala konpontzera”. Azkenik, 25.000 euroko partida bat esleitu dute zehaztu ez dituzten kirol instalazioetan hobekuntzak egiteko.

Jasangarritasun politiketara 800.000 euro erantsiko dituzte eta diru horrekin 12 metroko beste autobus elektriko bat erosiko dute. Hain zuzen ere, 602.580 euro erabiliko dituzte, eta autobusaren barruko ekipamendua eskuratzeko, berriz, 65.020 euro. Pinudiako aparkalekuan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatuko dituzte 57.000 eurorekin eta autobus geltoki berriak atontzeko 800.000 euro erabiliko dituzte.

San Martzial jaietako aurrekontua 300.000 eurorekin osatzea dute asmo. Bestalde, Haurartean eta Gabonak programek 22.000 euro gehiago izango dituzte aurten, eskaini ohi dituzten jarduerak handitzeko. Amaia KZn 70.000 euroko inbertsioa egingo dute, agertokiko ekipamenduak hobetze aldera.

Oinaurreko bizilagunentzako lokala gaitzeko 145.000 euroko proposamena egin dute, eta 46.582 eurorekin Lekaeneako adinekoentzako eraikinaren instalazioak hobetuko dituzte.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting