Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Azahara Dominguezek Bidasoko eskualdea bisitatu du PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 24 de Mayo de 2024 22:59

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 24 de Mayo de 2024.

Azahara Dominguezek Bidasoko eskualdea bisitatu du

Bidasoko alkateekin eta Bidasoa Bizirikeko zuzendari eta zuzendari ordearekin bildu da. Elkarrekin eskualdeko toki turistikoak bisitatu eta turismoarekin lotutako beharrak aztertu dituzte.

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismo eta Lurralde Antolaketarako foru diputatua, Gipuzkoako alkateekin eta turismo eragileekin bilerak egiten ari da. Zazpi bisita egin ondoren, aste honetan Bidasoko eskualdearen txanda izan da.

Bisita horien helburua lurralde bakoitzaren indargune turistikoak, eta aldi berean, beharrak ezagutzea da, hala, estrategia turistiko egoki bat garatzeko. Bisitak egin bitartean Cristina Laborda Irungo alkatea, Igor Enparan Hondarribiko alkatea, Nuria Alzaga zuzendaria eta Estitxu Urtizberea Bidasoa Bizirikeko zuzendariordea izan ditu alboan.

Oiasso Museoan hasi dute bisita eta ondoren Santa Elena ermita ikusi dute. Segidan Hondarribira joan dira eta Alde Zaharretik barrena ibiltzeko aukera izan dute. Tartean Santa Maria atea, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria Eliza, Arma Plaza, Karlos V.naren gaztelua eta Gipuzkoa plaza begiztatu dituzte.

Bisitaren amaieran tokiko entitateei eskerrak eman dizkie, Gipuzkoako turismoaren alde erakutsitako jarrera onarengatik.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting