Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Alkatea Urdanibia Berrira joango da PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 24 de Mayo de 2024 23:06

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 24 de Mayo de 2024.

Alkatea Urdanibia Berrira joango da

Alkatea Auzoetan ekimenarekin gerturatuko da auzo elkartera eta herritarrengana. Hilaren 30ean izango da.

Alkatea Auzoetan ekimena berriro martxan jarri berri du Cristina Laborda alkateak. Lehen bisita Behobiara egin zuen eta oraingoan Urdanibia Berri du helmuga.

Alkatea Urdanibia Berrian zehar ibiliko da hilaren 30ean, 17: 00etan auzo elkarteko kideekin batera. Geroago, 19:00etan, auzo elakartearen egoitzara gerturatuko da eta bertan auzotarrekin elkartuko da. Bertaratu ezin duten baina proposamenen edota iradokizunen bat egin nahi duten herritarren udal orrialdearen bidez egin ahalko dute. Horrez gain, udalaren orrialdean konpromisoen betetze mailari buruzko informazio puntuala ematen aritzen dira.

Behobia

Laborda Behobian izan zen hilaren hasieran eta mugikortasunarekin lotutako konpromisoak hartu ditu bere gain: abiadura murriztaile bat instalatzea, iturri bat jartzea frontoi inguruan edo poliziaren zaintza areagotzea, besteak beste.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting