Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
7,2 milioi euroko kreditu aldaketa onartu dute gaur PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 31 de Mayo de 2024 22:31

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 31 de Mayo de 2024

7,2 milioi euroko kreditu aldaketa onartu dute gaur

PSE-EEren eta PPren aldeko botoekin egin du aurrera udal gobernuaren proposamenak. Gainontzeko alderdiak abstentzioa bozkatu dute.

Maiatzeko ohiko osoko bilkura egin da gaurkoan eta 7,2 milioi euroko kreditu aldaketa bozkatzea eta hari egindako ekarpenak defendatzea izan da gai nagusia. Azkenean, PSE-EEren eta PPren 12 botoekin onartu egin dute kreditu aldaketa. EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin dira.

EAJk udal gobernuari bere jarrera “aldatzeko” eskaria egin dio, akordio “handia” lortze aldera. “Hori horrela bada, EAJren laguntza izango du” bukatu dute. Besteak beste, 19 zuzenketa aurkeztu ditu talde jeltzaleak eta salatu dute “trafikoa arintzeari, ez gazteei eta familia zaurgarriei etxebizitza prezio justuak eskaintzeari eta Kultura Plana eguneratzeari” uko egin izana.

EH Bilduren arabera gaur bozkatu dituzten zuzenketek ez dituzte “aurrekontu osoaren gabeziak konpontzen” . Oihana Briones bozeramaileak gogoratu du aurrekontuetan ez dagoela islatuta koalizio subiranistaren hiri eredua, besteak beste “Irun auzoetatik eraikitzea eta herritarrekin batera eraikitzea ezinbestekotzat jotzen dugulako”.

Elkarrekin Irunek hiria kudeatzeko eredua aldatzea proposatu zutela oroitu du eta ez zela kontutan hartu nahi izan deitoratu du David Nuño bozeramaileak, esate baterako, Pio XII aparkalekuaren kudeaketa publikoa izatea. Dena den, urrats txiki bat aurrera egin dela azaldu du eta gutxieneko akordioa dela egin dutena erantsi du.

PPk babestu egin du kreditu aldaketa. Izan ere, Iñigo Manrique boeramaileak esan du errazagoa litzatekeela “profilez jarri eta konpromisorik ez hartu eta koherenteak ez izatea” baina udal gobernuak urteetan proposamen andana egin dituela ikusteagatik baiezkoa eman dute, hala nola, igogailuak edota estalpeak.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting