Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Udalerako hiru lan eskaintza zabalik, 30 urtetik beherakoentzat PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 19 de Junio de 2024 22:54

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 19 de Junio de 2024.

Udalerako hiru lan eskaintza zabalik, 30 urtetik beherakoentzat

Urtebeteko hiru kontratu egingo ditu udalak, eta gazteen enplegua sustatzeko programaren barruan egingo ditu.

Irungo Udalak hiru pertsonentzako urtebeteko lanpostuen berri eman du. 30 urtetik beherakoentzako dira eskaintzak eta pertsonak kontratatzeko gazteen enplegua sustatzeko programaren barruan daude. Lan eskaintza hauek galdegin ahal izateko Gazte Bermearen sistemako fitxategian inskribatuta egon behar dela azaldu du udalak.

Lanpostuetara jota, zerga kudeaketako administrari, tokiko gazte talentuari laguntzeko erdi mailako teknikari, eta kultur proiektuetako erdi mailako teknikari postuak dira eskaintzen ari direnak. Postu bakoitzaren gaineko xehetasunak udalaren orrialdeko Gazteartean atalean daude.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting