Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo Udal Gobernua berritu du alkateak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 21 de Junio de 2024 23:47

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 21 de Junio de 2024

Irungo Udal Gobernua berritu du alkateak

Orain arteko udal gobernuko kideek jarraituko dute, eta haiei batu zaizkie Sandra Caballero eta Jon Ugarte sozialistak.

Gaur goizean egin dio uko zinegotzi aktari Miguel Angel Paez sozialistak, 33 urteren ondoren. Behin uko eginda, Cristina Laborda alkateak udal gobernukide berriak aurkeztu ditu. Laborda, Nuria Alzaga, Borja Olazabal eta Sergio Javierren taldera batu dira Jon Ugarte eta Sandra Caballero.

Alkateak lan talde berriaren balioa nabarmendu du: “lan egiteko gaitasuna, gaztetasunaren eta esperientziaren arteko oreka udala kudeatzeko eta, batez ere, hiriarenganako maitasun eta errespetua”. Gaineratu duenez, “Irunen historian, gure hiriaren historian beste orrialde bat idazteko pribilegio eta ardura dugu, eta orain arte bezala idatziko dugu, erantzukizun osoz eta gogo beroz eta irundarrak jarrita gure hiri proiektuaren erdigunean.

Udal gobernu berria eta ordezkaritzak:

Nuria Alzaga, lehenengo alkateordea

  • Ogasuna.
  • Hiriaren bultzada eta sustapen ekonomikoa.
  • Kultura.
  • Berdintasuna.

Borja Olazabal, bigarren alkateordea

  • Hiriaren garapena, mugikortasuna eta garapen jasangarria.
  • Kirolak.

Sergio Javier, hirugarren alkateordea

  • Segurtasuna eta herritarren bizikidetza.
  • Gobernu irekia eta herritarrentzako arreta.
  • Kontsumoa.
  • Pertsonak eta zerbitzu orokorrak.
  • Gazteria.

Jon Ugarte, laugarren alkateordea

  • Obrak, mantentzea eta azpiegiturak.
  • Euskara.
  • Hezkuntza.
  • Diziplina urbanistikoa eta etxebizitzak.

Sandra Caballero, bosgarren alkateordea

  • Gizarte ongizatea.
  • Giza eskubideak, memoria demokratikoa eta lankidetza.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting