Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cristina Laborda Eudel Udalen Elkarteko lehendakariorde izendatu dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 05 de Julio de 2024 21:31

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 5 de Julio de 2024.

Cristina Laborda Eudel Udalen Elkarteko lehendakariorde izendatu dute

Eudelek udalen autonomia eta interesak defendatzen ditu eta urtean behin biltzen dira, gutxienez.

Atzo, hilak 4, Irungo alkate Cristina Laborda Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko lehendakariorde izendatu dute. Labordaren esanetan, Eudel “oso-oso erakunde garrantzitsua da”, udalen autonomia eta interesak defendatzen dituelako.

Eudelek udalentzat finantzaketa handiagoa nola lortu aztertzen du; Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jarduten du etxebizitza gaietan, gizarte politiken esparruan eta garrantzi handiko beste esparru batzuetan. Udalen interesak eta haien autonomia defendatzen duen elkartea da.

Lehendakariordearen izendapenari esker, Irunek gainontzeko erakundeekin elkarlanean segituko duela baietsi du Irungo udalak. “Hiriaren alde betiere, lan egiteko filosofia proaktibo bati jarraikiz eta pertsonak politiken ardatz”.

Gaur egin dute Eudelen topaketa instituzionala Labordak kargua harturik zuela. Ajuriaenean bildu dira Imanol Pradales Lehendakaria, Eudeleko presidente eta Derioko alkate Esther Apraiz, eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea.

Batzar Nagusia du elkarteak eta gutxienez urtean behin biltzen dira. Eudelen dauden udalerrien ordezkariak, alkateak dira.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting