Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Euskara ikastea doan izatea nahi du EH Bilduk PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 11 de Mayo de 2015 11:00

Noticia emitida y publicada en Radio Irun-Cadena SER, el viernes día 8 de Mayo de 2015.

ELECCIONES MUNICIPALES

Euskara ikastea doan izatea nahi du EH Bilduk

KOALIZIOAREN LEHEN AGERRALDIA UDAL EUSKALTEGIAN IZAN DA. EUSKARA GUZTION ONDARE DELA ARGI UTZI NAHI IZAN DU, EZ BAKARRIK EUSKALDUNENA

enlace:
EH Bilduk hizkuntza politika berria aldarrikatu nahi du, burujabea izango dena, organikoa eta zeharkakoa, eragile zein herritarrekin elkarlanean osatua izango dena.
Datuak ikusita, Irungo egoera kezkagarria dela argi dago EH Bilduren ustez, eskolek ezagutza bermatu nahian badabiltza ere, erabileraren datuak apenas igo dira azken hamarkadetan. Horren aurrean, proposamen argi eta zehatzak aurkeztu nahi ditu koalizioak:
Alde batetik udalaren funtzionamendua euskaraz izateko plan bat diseinatuko, udalaren izenean jendaurrean ari diren guztiak euskal hiztunak izango direla bermatzeaz gain, euskara komunikazio hizkuntzatik lan hizkuntza izatera igarotzeko neurri eraginkorrak aplikatu, langileei prozesu honetan lagunduz.
Euskara ez dakienak ikasi eta dakienak erabil dezan, esparru ezberdinetan kanpaina berezituak bultzatuko ditu EH Bilduk. Bere neurri izarretako bat helduen euskalduntzean kokatu nahi dute, Irunen euskara ikasteak inori gasturik suposa ez diezaion, hau da, Irunen euskara ikastea doan izango litzateke.
Ahalegin eta baliabide gehienak ezagutza eta erabilera areagotzeko proiektuetan jarriko dite; langabetu, lan munduko edozeinentzat, eskoletako gurasoentzat, eta bereziki, nerabe eta gazteek dituzten berezko esparruetan: aisia, kirola, etabar.
Herrialde ezberdinetatik etorritako irundarrei ere euskaran murgiltzeko ateak zabaldu nahi dute EH Bildutik, euskaltegi eta helduen heziketa zentroekin elkarlanean. Izan ere, euskararen erabilera sustatzeko helburua duten talde, eragile eta norbanakoak bilduko dituen elkargunea sortzea proposatzen du koalizioak, besteak beste, euskal aisialdia bermatuko duen eskaintza landuko lukeena.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting