Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bidasoko Ospitalean mobilizatuko dira eskualdeko pentsiodunak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 22 de Septiembre de 2020 21:16

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 22 de Septiembre de 2020.

Bidasoko Ospitalean mobilizatuko dira eskualdeko pentsiodunak

Osakidetzako langileei babesa adieraziko diete ostiralean;«osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzeko» exijituko dute.

Azken astelehenetan kalera itzuli dira pentsiodunak, San Juan plazara.

Joan den astean bezalaxe, honetan ere Osakidetzako langileei babesa adierazi nahi diete Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. Hala, ostiralean (hilak 25), 11:00etan egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte eskualdeko herritarrak, «osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzen dela exijitzeko».

«Badakigu pentsioei buruzko gaia ez dela, baina pentsiodunok gara lehen mailako osasun arretarekin lotura estuena duen kolektiboa», esan dute hedabideei bidalitako ohar batean. Horregatik, osasun langileek pandemian zehar egindako lanaren nahiz euren «bidezko eskakizunen alde» agertu dira.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting