Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Sexu esplotazioaren aurka elkarretaratu dira Zabaltza plazan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 23 de Septiembre de 2020 23:33

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el miércoles día 23 de Septiembre de 2020.

Sexu esplotazioaren aurka elkarretaratu dira Zabaltza plazan

Bidasoko Emakumeak elkarte feministako kideak 'Duintasuna ez dago salgai. Sexu esplotaziorik ez' lelopean elkarretaratu dira. Arratsaldean bigarren mobilizazio bat egingo dute.

Goizeko elkarretaratzea errepikatuko dute arratsean.

Gaur (hilak 23) pertsonen salerosketaren eta sexu esplotazioaren kontrako nazioarteko eguna da, eta aldarrikapen egun honen harira, Bidasoko Emakumeak elkarte feministak mobilizazioa egin du Zabaltza plazan. Duintasuna ez dago salgai. Sexu esplotaziorik ez lelopean elkarretaratu dira hamarka lagun, 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldean ere, 17:00etatik 20:00etara zehazki, berriro elkartuko dira.

«Gure gaitzespena adierazi nahi dugu gizarteak salerosketaren aurrean duen pasibotasunaren eta tolerantziaren aurrean», esan dute elkarteko emakumeek. Tolerantzia horrek «norberaren nahiak berehala asetzeko beharra baimendu eta pertsona tratulariei bidea libre uzten» diela salatu dute. Gainera, pandemiak emakume askoren zaurgarritasun egoera areagotu duela erantsi dute.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting