Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Emakumeen Etxeko prozesu parte-hartzailea, martxoan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 09 de Febrero de 2021 15:50

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 9 de Febrero de 2021

Emakumeen Etxeko prozesu parte-hartzailea, martxoan

Lehenengo hiru saioak datorren hilabetean ospatuko dira, telematikoki egoerara egokituak

– j.g. 09.02.2021 | 01:02

irun – Irungo Udaleko Berdintasun ordezkariak, Miren Echevestek, Emakumeen Etxeko prozesu parte-hartzailea ahalik eta azkarren gauzatzeko konpromisoa hartu duela iragarri zuen atzo. Arloaren intentzioa prozesuari aurrez aurre ekitea zen arren, azken hilabeteetan pandemiak okerrera nabarmen egin duela azpimarratu zuen Echevestek: "Argi eta garbi ikusi dugu prozesua berriz ere martxan jartzeko modu bakarra online egitea dela, betiere kontuan hartuta prozesuak funtzionatzen ez badu, edozein unetan geldi dezakegula". Ildo horretan, zinego-tziak prozesua abiaraziko duten lehenengo hiru saioen datak aureratu zituen: martxoak 11, 18 eta 25. ondoren saio gehiago iritsiko direnez, aurrez aureko eztabaida berreskuratzea espero duela gehitu zuen ordezkariak. Informazio hau prozesuan izena eman zuten 80 inguru emakumeei helarazi zaiela adierazi zuen ere Echevestek.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting