Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
ELA: "Abiapuntua KPIaren %7ko igoera bada, eseriko ginateke hitz egitera" PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 02 de Marzo de 2023 23:22

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 2 de Marzo de 2023.

ELA: "Abiapuntua KPIaren %7ko igoera bada, eseriko ginateke hitz egitera"

Greba %63ko jarraipena izaten ari da, eta igandera bitarte mobilizazioekin segituko dute. Bi kiroldegiak guztiz itxita daude.

 

Artaleku eta Azken Portuko langileek gaur hasi dute martxoaren 5era bitarteko greba eta %63ko jarraipena izaten ari da, 41 langile greban izanda. Bi kiroldegiak guztiz itxita daude, alegia piztina ez dago erabilgarri eta klaserik ez da eman. “Balorazio ona egiten diogu grebaren jarraipenari” azaldu du ELAk.

Goizean elkarretaratzea egin dute ELA sindikatuaren babesarekin udaletxe parean, “udaletxea eta BPX enpresa salatu ditugu, erantzuleak direlako” adierazi du Xabier Etxaniz ELAko ordezkariak. Bihar, pikete informatiboak egingo dituzte Azken Portun, 08:00etan hasita. Igandean, berriz, Bidasoa eskubaloiaren partida probestuko dute manifestatzeko.

Atzo gauean enpresak “proposamen berri” bat zuela esateko deitu zien langileei, baina “greba egin ezean, proposamen hori kenduko zutela esan ziguten”. Salatu dute atzo mahai gaineratutako proposamena orain arteko berdina dela: “Guk behin eta berriro esan dugu enpresaren eskaintza, 2023rako %0,5eko igoera eta beste hainbeste 2024rako hutsa dela”.

ELAk dio orain arte galdutako guztia berreskuratu nahi dutela eta “berreskuratze hori hasteko diogu %7ko abiapuntu bat” egon behar dela. Orain arte KPI puntutan 13 puntu galdu dituzte eta diote badakitela 13 puntu golpetik jartzea zaila dela, eta horregatik %7-ko abiapuntuaren alde daude. “Abiapuntua KPI-aren %7-ko igoera bada, eseriko ginateke hitz egitera”, azaldu du Etxanizek.

Bestalde, Irungo Udalean Bozeramaileen Batzarra egin dute gaur eta hizketagai nagusia gaurko greba izan dute. ELAk salatu du beraien abiapuntu proposamena aipatzea “ahaztu” egin zaiela, “ahaztu egin zaien moduan aipatzea atzo Borja Olazabalekin bilduta egon ginela eta hau bera azaldu geniola”.

Irungo Udalak enpresaren gaineko konfiantza adierazi du :”Konfiantza dugu enpresa kudeatzaileak bermatu egiten dituela bere gain hartutako kontratuak; langileen soldata-eskubideak; bai eta energia horniduren kostuaren igoerari aurre egiteko gaitasuna ere”. Konponbidea bultzatzeko lanean jarraituko dutela baieztatu du ere udalak.

Udalaren antzera, akordiora iristeko prest daudela dio ere sindikatuak eta uste dute berreskurapen bat egon behar dela hurrengo 2 edota 3 urteetan. “Hori da mahai gainean jarri dugun baldintza”.

Negoziaketa BPXport enpresa sartu aurretik hasi ziren Bidasoa XXI enpresarekin. Dena den, gerenteak pertsona berdina izaten jarraitzen duela diote, eta denbora dilatatzen utzi duela adierazi dute. “Lehen eta oraingo gerentea berdina da eta gure eskarien berri bazuen. Gure plataformaren berri bazuen, denbora dilatatzen utzi zuen”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting