Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
San Migelgo hilketa: ustezko hiltzailea atxilotu dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 24 de Mayo de 2024 18:51

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 24 de Mayo de 2024.

San Migelgo hilketa: ustezko hiltzailea atxilotu dute

Hazparnen atxilotu dute eta Irungo Guardiako epaileak espetxeratzeko agindua eman du. Europak agindua emana zuen atxilotzekoa eta entregatzekoa.

Ertzaintzak atzo jakinarazi zuenez, Hazparnen gizon bat atxilotu dute apirilaren 14an Irungo San Migel auzoan izandako 30 urteren bueltako gizon baten hilketaren ustezko egilea delakoan. Frantziako poliziarekin aritu da elkarlanean Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzua, eta era horretan, susmagarria identifikatzea eta Ipar Euskal Herrian bizi zela jakitea lortu zuen.

Ustezko hiltzaileak 40 urte ditu eta atxilotzeko eta entregatzeko Europak agindua emana zeukan. Gaur, Irungo Guardiako Epaitegietara eraman dute eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting