Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo Milia Solidarioko dirua eman diote Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 18 de Junio de 2024 22:23

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 18 de Junio de 2024.

Irungo Milia Solidarioko dirua eman diote Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari

600 euro bildu ziren orotara. Antolatzaileek eskerrak eman diete dohaintza egin zuten parte hartzaile guztiei.

Hilaren 2an egin zen Irungo 5K Milia Solidarioa Zabaltza plazaren bueltan. Jasotako dirua Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari emango ziotela aurreratu, eta hala egin du antolatzaileak diren BAT eta Irungo Udalak.

Gema Lantxate, Minbiziren Aurkako Gipuzkoako Elkartearen Bidasoko ordezkariak jaso du 600 euroko dohaintza, eta berarekin batera izan dira Oihana Palacin gizarte langilea, Borja Olazabal Kirol ordezkaria eta Ibon Muñoz, BATeko kudeatzaileak.

BATek eta Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak eskerrak eman dizkiete solidario izan diren guztiei. “Hurrengo edizioan bi eragileak elkarlanean arituko dira ere eta zortzigarren aldia izango da”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting