«Iaz, azken urtetako ikasle kopuru altuena izan genuen» |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Sábado, 05 de Septiembre de 2015 20:24 |
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasosa,el sábado día 5 de Septiembre de 2015.
«Iaz, azken urtetako ikasle kopuru altuena izan genuen»
5 septiembre 201500:08
Joan den kurtsoan, Jaione Campok azaldu zuenez, «azken urtetako ikasle kopuru altuena izan genuen» Irungo Euskaltegian. Euskara ikasteak «ahalegin handia da ikasleentzat, baina gero saria ere izaten dute: titulo ofizialetara aurkeztea eta gainditzea». Zentzu honetan, zuzendariak azpimarratu zuen ikasleen «oso portzentai haundiak» gainditzen dituela azterketak, «%82a» hain zuzen ere. Jaione Campok eta Josune Gomezek irundarrak animatu zituzten Udal Euskaltegira hurbiltzera eta bertan eskaintzen diren kurtso desberdinak ezagutzera.
|