Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Guztira 3.500 pertsona artisau garagardoaren azokan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 07 de Marzo de 2017 12:35

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el lunes día 6 de Marzo de 2017.

Guztira 3.500 pertsona artisau garagardoaren azokan

Emaitza onak izan direnez antolatzaileak jadanik hasi dira pentsatzen beste edizio baten antolamenduan
Antolatzaileak pozik daude izandako jendetzarekin. / Ficoba
Txingudi Beer Week asteak amaierako ekitaldia egin du joan den asteburuan Ficoban, artisau garagardoaren azoka gauzatuz. Proposamenak publikoaren babesa izan du; izan ere, larunbatean eta igandean bete dira azoka eratzen duten hogeitik gorako standak.
Guztira 3.500 pertsona hartu dute parte ekitaldian, eta larunbatean bereziki jendearen etorririk handiena izan zen. Bisitarien jatorriari buruz, nabarmendu behar da Iparraldetik etorritako publikoaren partaidetza handia.
Bidassoa Basque Brewery, Mala Gissona, Cervecería Boulevard, Estebenea Jatetxea eta Ficoba izan dira antolatzaileak eta oso pozik geratu dira azokaren lehen edizioaren garapenarekin. Poz hori erakusketariek ere adierazi dute. Emaitza onak izan direnez antolatzaileak jadanik hasi dira pentsatzen beste edizio baten antolamenduan.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting