Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Zaharkitzeak dakarren erronka eta aukeren inguruko saioa PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 21 de Marzo de 2018 16:37

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 20 de Marzo de 2018.

Zaharkitzeak dakarren erronka eta

aukeren inguruko saioa

Irungo Udalak eta Eusko Ikaskuntzak datorren martxoaren 26an
jardunaldi hau antolatu dute
40
0
Palmera Montero gunea. / Irungo Udala
Zaharkitzeak dakarren erronka eta aukeren inguruan hausnarketa saio irekia antolatu du Eusko Ikaskuntzak Irunen datorren martxoaren 26an. Jardunaldi hau, Irungo Udalaren Ongizate arloak bultzatuta, Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera lantzen ari duen zaharkitzearen erronken inguruko proiektuaren baitan kokatzen da, etorkizuneko eszenarioak eraikitzeko adimen kolektiboaz baliatuz.
Sergio Corchón ordezkariak azpimarratzen duen moduan, “parte hartu nahi dugu jarduera honetan eta jarduera garatzen lagundu, bat datorrelako Gizarte Ongizatetik gure gizarte zerbitzuak indartzeko, oraingo honetan adinekoen arretara zuzendutakoak, bultzatzen ari garen gainerako ekimenekin”.
Foroa Irungo Palmera Montero gunean garatuko da goizean zehar, metodologia parte hartzaile batetan oinarrituta, eta eztabaida mahai berean gaian adituak eta interesa duten hiritarrak bilduko ditu. Saio horren ostean Eusko Ikaskuntzak ondorioen gainean lanketa egin eta parte hartzaileekin partekatuko ditu emaitzak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting