Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Parean Elkarteak mapa interaktiboak sortu ditu Irungo emakumeen historia zabaltzeko PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 11 de Marzo de 2021 21:59

Noticia publicada en Diario Vasco, el jueves día 11 de Marzo de 2021.

Parean Elkarteak mapa interaktiboak sortu ditu Irungo emakumeen historia zabaltzeko

M.A.I IRUN. Jueves, 11 marzo 2021, 00:13

Parean Elkarteak '(h)istorioen mapa' egitasmoa sortu du Irungo emakumeen historia ezagutzera emateko asmoarekin. Horretarako, taldeak bi paseo interaktibo prestatu ditu bidea.parean.eus/ web orrialdean. Mertxe Tranche ikertzailearen laguntzarekin garatutako proiektua izan da.

Historian zehar emakumeen esku zeuden lanbideak errepasatuz, historiara salto egin eta garai bateko Irun batean ibilbidea egitera gonbidatzen du Parean Elkarteak. Euskaraz zein gazteleraz, idatziz zein audio bidez eta garai bateko irudiekin lagunduta, emakumeen lanbideak gogora ekartzen dituzte.

Martxoaren 20an, larunbata, ibilaldia antolatu dute Irungo kaleetatik herriko historian zeresana duten Dolores Salis, Mentxu Gal edota Julia Iruretagoiena emakumeren historia ezagutzera emateko. Aforoa mugatua izango denez, izena eman beharra dago Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidean

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting