Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
'Mauritania' dokumentala gaur arratsaldean eskainiko da Amaia KZn bigarrenez PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 18 de Marzo de 2021 19:53

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves dia 18 de Marzo de 2021.

'Mauritania' dokumentala gaur arratsaldean eskainiko da Amaia KZn bigarrenez

M.A.I. irun. Jueves, 18 marzo 2021, 00:10

'Zure abenturaren bila' ikus-entzunezko zikloa Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretora itzuliko da, saio berri bat ekarriz (Lopez de Becerra kaletik sartu beharko da). Gaur osteguna, 19.30ean, emanaldia izango da, Fernando Odriozolaren 'Mauritania' dokumentalarena, hain zuzen. Sarrera doakoa da.

Ikus-entzunezko hau otsailean eskaini zen lehen aldiz Irunen eta berriro antolatu da eskaera handia izan zelako, sarrerak segituan agortuz. Dokumentala euskeraz eskainiko da eta, bukatzerakoan, Fernando Odriozolak solasaldi bat burutuko du Amaia Kultur Zentrora hurbilduko direnekin batera.

Dokumentalak Afrikako ipar-mendebaldeko herrialdean gauzatzen dena helarazten du. Bertan, urrea, gatza eta esklaboak salerosten zituzten karabana handien igarolekua da Mauritania. Saharako hareak dena inbaditzen du eta eguneroko bizitza elementuen kontrako egiazko borroka da. Hala ere, basamortuan badira oraindik ere, erdi lurperatuta, gizateriaren ondare diren hiriak eta oso antzinako eskuizkribuak gordetzen dituzten liburutegiak.

Azkeneko hilabeteetan egin den moduan, ezarritako segurtasun neurriak bete beharko dira; hala nola, distantzia gorde beharko da eta maskararen erabilera derrigorrezkoa da.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting