Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irunen euskararen sustapena indartu behar dela dio EAJk PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 31 de Mayo de 2021 22:27

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 31 de Mayo de 2021.

Irunen euskararen sustapena indartu behar dela dio EAJk

Eskoletan egiten dena ez dela nahikoa eta Udalak lagundu behar duela uste du

jon guezala 31.05.2021 | 00:17

Irungo EAJko bozeramailea, Xabier Iridoy, eta Josune Gomez zinegotzia, ikastetxe baten sarreran. Argazkia: N.G.
Irungo EAJko bozeramailea, Xabier Iridoy, eta Josune Gomez zinegotzia, ikastetxe baten sarreran. Argazkia: N.G.

irun – Iazko abenduan, Irungo eskola publikoko hainbat ikastetxek eta bertako guraso elkarteek euskararen ezagutzarekin eta bereziki honen erabilpenarekin duten kezka azaltzeko eskutitz bat bidali zioten Udalari. Idatzi horretan, Irungo errealitate soziolinguistikoak "haurren gehiengoarentzat eskola dela euskararekin harremana izateko gune nagusi eta bakarra" argi utzi duela zioten ikastetxeek eta gurasoek, eta nahiz eta "ikastetxeetan D eredua den nagusi", zentroetan egiten dena "ez dela nahikoa" argi dagoela. Ildo berean, agente hauen ustez Udalak aurrera eramaten dituen ekimenek (Solas Jolas edo Familia Ola, esaterako) "lagungarri izanik ere, inondik inora ere ez dute lortzen gabezia hori betetzea".

Irungo EAJko udal taldeak komunikatuarekin bat egin du aste honetan, eskola publikoak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren menpe egon arren udal Euskara arloak hauen kudeaketan eskumena ere baduela adieraziz. Izan ere, abenduan ospatutako batzorde informatiboan eskolek egiten zituzten eskaeren inguruan galdetu zutela eta Euskara arlotik gaia koordinatuko zela esan zie-tzaiela adierazi dute Irungo jeltzaleek azken egunotan.

Thank you for watching

Era berean, "Udalak bide honetan aurrera pausoak eman zitzan", 2021eko aurrekontuetan euskararen erabilera sustatzeko material digitala sortzeko edota dagoena egoki-tzeko ditu kopuru bat proposatu zuen udal talde jeltzaleak: "Tamalez, udal gobernuak ekimen honi ezezkoa eman zion".

EAJko kideen ustez, azken hilabeteotan Udalak ez die erantzunik eman eskolen eskaerei. "Badakigu Udala euskararen egoera hobe-tzeko eta sustatzeko ekimenak martxan jartzen saiatzen dela, besteak beste; Solas Jolas, Udagiro eta eusearazko errefortzu ikastaroak", jarraitzen zuten taldetik, "baina ikastetxeek ez dela nahikoa adierazi eta frogatu dute".

Horregatik, jeltzaleek "argi" dutela zioten: "Euskara gure nortasuna da, gure izatea eta erroa". "Irundarrok euskaraz zein gaztelaniaz ikasteko eta bizitzeko aukera eta eskubidea dugu, eta Udalak asko du bide honetan egiteko", amaitzen du EAJko idatziak, "euskarak merezi duela" gehituz.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting