Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra Amaian izango da igande honetan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 02 de Julio de 2021 21:47

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el viernes día 2 de Julio de 2021

Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra Amaian izango da igande honetan

Kontzertuan Ander Alkain irundarrak ere parte hartuko du

 

Kontzertuan Ander Alkain irundarrak ere parte hartuko du. / Irungo Udala

Kultura arloak jakinarazten du datorren igandean, uztailak 4, arratsaldeko 19:00etan eta Amaian EIJO (Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra) taldearen kontzertua izango dela.

Hogeita hamar bat musikari igoko da eszenatokira Alain Sanchoren zuzendaritzapean. 75 minutuko Big Band-eko obren errepertorio bat eskainiko dute eta instrumentu autoktonoak joko dituzte, alboka, txistua eta trikitixa. Ospe handiko konpositoreei (Miguel Blanco, Jacky Bérécochéa, Carlos Sagi, Sergi Verges, Iñaki Askunze) enkargatutako errepertorioa izango da. Beraz, errepertorio propioa da eta euskal musika tradizionala eta Big Band-en sonoritatea fusionatuko ditu. Interpreteen artean azpimarratzekoa da Ander Alkain irundarra ariko dela trikitixarekin.

 

Sarrerak gonbidapenarekin, ohiko tokietan: www.irun.org/entradas; Turismo bulegoan eta Amaia KZko leihatiletan ikuskizuna baino ordubete lehenagotik, betiere sarrerarik geratzen bada. Pertsonako gehienez bi gonbidapen. Jarduera honetan, pandemiagatik indarrean dauden neurriak ezarriko dira. Edukiera mugatua.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting