Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Familia Ola egitasmoaren otsaileko jardueretan izena emateko epea bihar amaitzen da PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 27 de Enero de 2022 22:57

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 27 de Enero de 2022.

Familia Ola egitasmoaren otsaileko jardueretan izena emateko epea bihar amaitzen da

M.A.I. IRUN. Osteguna, 27 urtarrila 2022, 00:06

Familia Ola programaren bigarren txandan izena emateko epea bihar ostirala, hilak 28, amaitzen da. Egitasmoaren barne hiru jarduera desberdin burutuko dira datorren hilabetean. Ekimena 2 eta 8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia euskaldunei edo euskararen erabilera sustatu nahi duten familiei zuzenduta dago.

Otsailean burutuko diren jarduerak hauek dira: hilaren 8an eta 10an, 17:30etatik 19:00etara, txotxongilo tailer bat antolatu da; eta 15an eta 17an, 17:30etatik 19:00etara, familiei zuzendutako yoga tailerra egingo da. Gainera, otsailaren 19an, larunbata, irtenaldi bat burutuko Tolosako Topic Txotxongilo zentrora.

Aktibitate hauetan inskriba-tzeko www.irun.org web orrian dagoen formularioa bete behar da, zein jardueretan parte hartu nahi den adieraziz eta haurren izena emanez.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting