Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Plazak esleitzeko sistema aldatu du Solas Jolasek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 10 de Febrero de 2022 22:12

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 10 de Febrero de 2022

Plazak esleitzeko sistema aldatu du Solas Jolasek

Irungo euskarazko udalekuen aurreinskripzioak otsailaren 28tik martxoaren 11ra egin beharko dira

jon guezala 10.02.2022 | 00:53

Echeveste zinegotzia eta Josebe Arana teknikaria, atzo, Irungo Euskara arloko bulegoetan. Argazkia: N.G.
Echeveste zinegotzia eta Josebe Arana teknikaria, atzo, Irungo Euskara arloko bulegoetan. Argazkia: N.G.

irun – Irungo euskarazko Solas Jolas udalekuek berritasun garran-tzitsua izango dute aurten plazak esleitzerako orduan. Ekimena oso arrakastatsua izaten da urtero eta, ia beti lekuak agortzen direla ikusita, Euskara arloak sistema alda-tzea erabaki du: aurten ez dira plazak zozketatuko, izena emateko hi-tzorduak baizik. Hau da, hiriko kiroldegietako jardueretan inskripzioak egiten diren moduan, zozketa egin ondoren eskatzaileek hitzordua eta kode bat jasoko dute mezu elektronikoz, behin betiko izen-ematea egin dezaten.

Miren Echeveste Euskara zinego-tziak aldaketaren berri eman zuen atzo, honen helburua kudeaketa lanak arintzea eta programak eskaintzen dituen aukera guztien erabilera erraztea dela argituz. "Horretarako, Irungo gizarteak dagoeneko ezagutzen duen sistema bat baliatuko dugu, nahasteak ekidite aldera", zioen Echevestek, kiroldegietan erabiltzen den sistemari erreferenzia eginez.

Aldatzen ez dena aurreinskripzioak egiteko beharra da. Aurtengoan otsailaren 28tik martxoaren 11ra egin ahal izango dira (azken egunean 14.00ak arte) Irungo udal webgunean (irun.org) edo hiriko autozerbitzu teminaletan. Aurrez izena ematerako orduan, haurren datuez gain, familiak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen edo bere urteko errenta-maila egiaztatzeko baimena eman dezake, Udalak eskaintzen dituen hobarien onurak lortzeko.

Epe hori bukatzerakoan, martxoaren 21ean zozketan onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratuko da eta, alegazioak aurkezteko epea pasa eta gero, behin betiko zerrenda apirilaren 4an argitaratuko da. Prozesuaren une honetatik aurrera nabarituko dira berritasunak.

Hitzorduak apirilaren 12an zozketatuko dira eta emaitza egun horretan bertan egingo da publikoa, 15.00ak aldera. Aurreinskripzio guztien titularrei mezu bat iritsiko zaie korreo elektronikora, hitzordua noiztik egin dezaketen eta tramitea egiteko kodea zehaztuko dituena. Behin betiko izen-emateak apirilaren 19tik 28ra egingo dira eta kasu bakoitzean aldatuko dena epe horren hasiera izango da, inskripzioak online egin beharko baitira, Irun Txartela erabiliz.

Interesdunak datu guztiak bete-tzen dituenean eta zerbitzuaren prezioa ordaintzen duenean inskripzioa osatuko da. Horregatik, Euskara arlotik plazen hautaketari eta esleitutako hitzorduaren unetik ahalik eta azkarren ordain-tzeari lehentasuna ematea gomendatzen diete eskatzaileei.

Hala ere, lehen inskripzioen txanda amaitu ondoren, bigarren bat irekiko da, plaza librerik badago, hitzordutik gabe izena emateko aukera emango duena.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting