Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Osteguneko desfilea, ohiko formatuan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 03 de Enero de 2023 00:08

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 2 de Enero de 2023.

Osteguneko desfilea, ohiko formatuan

Murrizketarik gabe egingo da Errege Magoen desfilea, eta 18:30ean hasiko da Letxunborro hiribidean. Asteazkenean, hilak 4, pajeak udaletxean izango dira gutunak jasotzen.

 

Pandemiaren eragina baretuta, murrizketarik gabe itzuliko da ostegunean, hilak 5, Errege Magoen desfilea Irunera. Erregeak trenez iritsiko dira hirira, eta kabalgata egin ondoren, hitzaldi bat emango dute udaletxeko balkoitik.

Programazioa, baina, asteazkenean hasiko da, hilaren 4an, pajeak udaletxean egongo baitira 16:00etatik 20:00etara Errege Magoentzako gutunak jasotzeko.

Kabalgata ostegunean izango da. Letxunborro hiribidetik irtengo da 18:30ean eta San Juan plazan bukatuko dute ibilbidea. Aldez aurretik, Errege Magoak 18:00etan iritsiko dira trenez Irunera, pandemia aurreko ohiko formatua berreskuratuz. Eguna bukatzeko, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek udaletxeko baloitik agur egingo diete bertaratutakoei.

Errege Magoen etorreraren programa osoa Irungo Udalaren webgunean kontsulta daiteke.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting