Euskararen Hilabeteak balorazio positiboari eutsi nahi dio |
![]() |
![]() |
![]() |
Escrito por Administrator |
Martes, 28 de Febrero de 2023 23:28 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 28 de Febrero de 2023 Gaur hasi da Euskararen Hilabetea. Berriz antolatzeko indarra "harrera onak" eman diela adierazi du Euskara arloak. Antzerkia, Laburbira, Mintzodromoa eta Haurrak Parkean dira proposamen nagusiak. ![]() Beste urte batez Euskararen Hilabetea antolatu du Irungo Udalaren Euskara arloak, eta horren berri emateko agerraldia egin dute gaur Miren Etxebeste zinegotziak eta Iñigo Gaiton Euskara arloko teknikariak. Programazioa gaur bertan hasi da, eta gogoratu beharra dago Irungo eskoletako haur eta nerabeen motibazioan eragitea dela helburua. Aurten, taldean lan egiteko aldarria jarri dute ardatz, eta Euskaraldiko leloa berreskuratu dute: Irunen bagara, zu ere bazara, izan gaitezen!. Gaitonek eskerrak eman die ikastetxeetako irakasleei, zuzendariei eta euskara ordezkariei, “egutegiak antolatzea lan handia da eta erakutsitako prestutasunagatik eskertu nahi genieke”. Aurreko edizioen balorazio eta harrera onak jaso dutela baieztatu du ere. Lau multzotan sailka daitezke antolatutakoak: Antzerkia, Mintzodromoa, Haurrak Parkean, eta Irunero aldizkarian ikasleen sorkuntzekin ateratako ale berezi bat. Antzokia Amaia KZ izango da; Mintzodromoa, Mendibil Merkataritza Gunea; eta Haurrak Parkean hiriko jolas gune ezberdinetan egingo da. Bestalde, testuingurua probestuz Laburbira film laburren zirkutuak geldialdia egingo du Irunen, martxoaren 7an. Egitaraua
Bestetik, Mintzodromoak uste baino harrera hobeagoa izan duela adierazi du Etxebestek, “aurrekontuan jasotakoa baino askoz ere handiagoa”. Bi saio programatu dituzte, eta hainbat haur kanpoan geratu direnez, horiei kasu egiteko udazkenera begira lanean dabiltzala baieztatu du. Mendibil Merkataritza Gunean egingo dute, martxoaren 24an. |