Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bidashop-ek merkatua antolatu du bihar eta etzi PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 02 de Marzo de 2023 23:27

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 2 de Marzo de 2023.

Bidashop-ek merkatua antolatu du bihar eta etzi

Irungo merkatariak kalera irtengo dira asteburuan hiriko merkataritza sustatzeko eta euren jarduna ikusarazteko.

 

Bidashop Irungo Merkatarien Elkarteak Stock-aren hirugarren feria antolatu du bihar eta etzirako, hilak 3 eta 4. Bidashopeko kideek merkatu bat antolatuko dute hiriko merkataritza sustatzeko eta euren jarduna ikusarazteko. Moda, oinetakoak, opariak, osagarriak, liburuak edota dekorazioa, denetik egongo dela azaldu dute antolatzaileek.

Merkatua goiz eta arratsalde irekia egongo dela zehaztu dute. Honakoak dira parte hartzaileak: Jeca chico, Jeca chica, Bost chico, Jeca centro, Neska Polita, Mary Berry, Ke albistur, Ferretería Gaztelu, Andrea Irun, Kolon menaje, Eko Irun,Floristería Hirubelar eta Nekane.

Erosketak egiteaz gain, Irunek ostalaritza eskaintza zabala duela gogorarazi du Bidashop-ek. Establezimendu horietan ere geldialdia egitea animatu dute antolatzaileek.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting