Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bueltan da Beldur Pasabidea PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 18 de Octubre de 2023 20:58

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 18 de Octubre de 2023.

Bueltan da Beldur Pasabidea

Hiru urteko geldialdiaren ondoren, Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak prest du aurtengo Beldur Pasabidea ikuskizuna. Larunbat honetan izango da, Ficoban, 17:00etatik 21:30era.

Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak prest du aurtengo Beldur Pasabidea ikuskizuna. Hiru urteko geldialdiaren ondoren, “ideia berriekin eta formatu desberdin samarrarekin” itzuliko dira formatuaren XVI. ekitaldiari ekiteko. Aurtengo saioa La Monja filmean oinarritutako pasabidea da, eta aktoreek ikusleei beldurra emango dietela aurreratu dute.

Beldur Pasabideak Ficoba hartuko du larunbat honetan, hilak 21, 17:00etatik 21:30era. Erakustazokako aparkalekua doakoa dela eta topoko geltokia Ficobaren ondoan dagoela gogorarazi dute Santiagoko Deabruek.

Sarrerak Luis Marianoko turismo bulegoan eskura daitezke, 17:00etatik 19:00etara, 3,50 euroko prezioan. Ikuskizunaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, 16:45etik aurrera.

Zalantzak 648 02 85 90 eta 623 46 11 58 telefono zenbakietan edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla argituko dituzte.

 

 

 

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting