Gaur iragarri du Irungo Udalak Ruben Lucasen Familian lana izan dela Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Lan irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Bestalde, Iñaki Cienfuengosen Maskarada kartelak 200 euroko akzesita eskuratu du.
Epaimahaikideak honako hauek izan dira: Jazzarte Dantza Taldea, El Pilarreko IGE, Gazte Landetxa, 22 Academy, San Vicente de Paul, Carlos Zapirain dantza-eskola, Irungo La Salleko IGE, Mydance, Ainhoa dantza-akademia, Trikuharri kultur elkartea, Aurreratu elkartea, Pauso-k eta Elatzetako IGE.