Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bioterra ekainaren 7tik 9ra izango da PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 02 de Febrero de 2024 22:00

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 2 de Febrero de 2024

Bioterra ekainaren 7tik 9ra izango da

Aktibismoari eta Ozeanoen Nazioarteko Egunari protagonismoa emango diote aurten egingo den 21. edizioan.

Ficobak iragarri du aurten ere Bioterra egingo dela, 21. edizioa, hain zuzen, eta ekainaren 7tik 9ra izango da. Aurtengoan aktibismoari leiho bat irekiko diote, ingurumen arazoak konpontzeko gizarte mugimenduei, alegia, banaka nahiz kolektiboak.

Ingurumenari lotutako gaiekin gizarteak gero eta kontzientzia handiagoa duela diote antolatzaileek eta jarduera ekonomiko guztira zabaltzea dela horren erakusle uste dute. Era berean, komunitate gero eta zabalagoa du azokak, ingurumena errespetatzen duten produktu eta zerbitzuekin konprometituta dagoela.

Ekainaren 8an, gainera, Ozeanoen Nazioarteko Eguna da eta hainbat jarduera antolatzen ari direla aurreratu dute, espezie guztien biziraupenerako itsasoa garrantzitsua dela azpimarratzeko, “planetaren birika baita, oxigenoaren zati handi bat itsasotik sortzen da eta”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting