Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bisita gidatuak Xanin Olagibelen erakusketarako PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 13 de Febrero de 2024 22:09

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 13 de Febrero de 2024.

Bisita gidatuak Xanin Olagibelen erakusketarako

Hiru bisita gidatuko ditu Gurutz Albisu komisario eta zinemaren historian adituak. Lehena, ostegun honetan izango da.

Xanin Olagibel boxeolari eta aktore irundarraren bizitzaren gaineko erakusketa ikusgai dago urtarrilaren 18tik Amaia KZn, Ringetik Hollywoodera. Xanin Olagibel irundar ibiltaria. Oraingoan, baina, bisita gidatuak egiteko aukera zabaldu dute eta horietaz Gurutz Albisu zinea historian aditua eta komisarioa arduratuko da.

Gaztelaniaz izango dira bisita horiek, doan, eta bertaratu ahal izateko izena eman beharko da aurretik. Lehen bisita, ostegun honetan, 19:00etan; hurrengoak, martxoaren 9an, larunbatarekin, 19:00etan; eta martxoaren 17an, igandearekin, 12:00etan.

Xanin Olagibel

Xanin Olagibel irundarraren bizitza errepasatzen du erakusketak eta bertan argazkiak, boxeo emanaldien programak, kartelak, fotokromoak, publizitate gidak, esku programak, egunkari eta aldizkarien azalak edo No-Doko irudiak topa daitezke. Pertsonaia “bitxia eta ezezaguna” da Olagibel, oso lanbide desberdinak izan zituena: boxeolaria ere izan zen, eta taldeko aktorea ere bai Hollywooden.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting