Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Partisanak omenduko dituzte ostegunean PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 27 de Febrero de 2024 23:48

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 27 de Febrero de 2024.

Partisanak omenduko dituzte ostegunean

Nicolas Gerendiain elkarteak antolatuta, Xabier Susperregik 'Partisanas' liburua aurkeztuko du, eta Ana Mendiola dantzaz eta poesiaz arduratuko da. Errezitaldia Palmera Monteron izango da, 19:00etan.

Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak taldeak partisanak omentzeko errezitaldi bat antolatu du ostegun honetarako (hilak 29) Palmera Monteron, 19:00etan. Alde batetik, Xabier Susperregi idazleak Partisanas liburua aurkeztuko du. Susperregik dokumentazio eta ikerketa lan bat osatu du. Partisanei buruz aurkitu zuen lehen istorioetako bat Zinaida Portnova bielorrusiar jatorrizko emakume gaztearena izan zen. Haren istorioak “izugarri hunkitu” zuen idazlea, eta “bultzada bat” izan zen harentzat gai hori lantzen jarraitzeko.

Bestalde, Ana Mendiola dantzari, poeta eta dantza irakaslea dantzaz eta poesiaz arduratuko da. Mendiolak sormenetik eta sentimenduen mundutik sortu du bere ibilbidea, dantza eta poesia uztartuz.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting