Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Liburutegiko urteko programazioan, Sanvador Etxeandia Gal ardatz PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 01 de Marzo de 2024 23:07

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 1 de Marzo de 2024.

Liburutegiko urteko programazioan, Salvador Etxeandia Gal ardatz

Urte osoan zehar enpresaburuaren eta ekintzaile sozialaren gaineko eta harengan inspiratutako jarduera kulturalak antolatuko dituzte CBAn.

CBA liburutegiak 2024 osoan zehar egingo den programazioko ardatza Salvador Etxeandia Gal izango dela iragarri du. Etxeandia Gal Porcelanas Bidasoa enpresaren sortzailea izateaz gain, Irungo hiriari Gal Stadiuma eraikitzeko lursaila dohaintzan eman zion. Aurten, 100 urte beteko dira dohaintza hori egin zuenetik.

Nuria Alzaga Kultura zinegotziak eman du albistearen berri, Igor Emery Real Unioneko presidente eta Iñaki Zeberio CBA liburutegiko zuzendariarekin batera. Alzaga: “Salvador Etxeandia Gal aitzindaria izan zen enpresaburu gisa baina gai sozialetan ere, eta horri esker, askotariko jarduera ugari antola ditzakegu haren inguruan, hiriarentzako interes handikoak”.

Etxeandia Galen bueltan eta harengan inspiratuta, hitzaldiak, zinema ziklo bat eta hainbat erakusketa egingo direla aurreratu dute. Azaldu dutenez, Iruni “ekarpen handia” egin zion eta hainbat mugarri ezarri zituen, bai jarduera ekonomikoari bai eta kirolari dagokionean. Ildo horretan, udal liburutegia lanean ari dela iragarri du Alzagak, “Etxeandiaren figura eta lorpenak erakusten dituzten argazkiak, dokumentuak, prentsa oharrak eta kartelak biltzeko”.

Salvador Etxeandia Gal

Salvador Etxeandia Gal “gizon modernoa eta ekintzaile handia” izan zen udalaren esanetan. “Berritzailea” izan zen industrian eta publizitatean, arrastoa utzi zuen hiriaren hirigintzako garapenean eta eragin handia izan zuen Gal estadioaren eraikuntzan: sustatzaile nagusia izan zen, eta izena ere eman zion. Etxeandia Galek bere amaren izena eramango zuen estadioa eraikitzeko lursailak jarri zituen eta, gainera, estadioaren eraikuntza finantzatu zuen.

CBAk irundar ospetsu honen “izaera poliedrikoa” baliatu nahi du haren bizitzan esanguratsuak izan ziren beste gai batzuk jorratzeko, hala nola publizitatea, ekintzailetza edo lurringintzaren mundua. Edonola ere, urte olinpikoa izaki, hiriko kirolak eta futbolak leku berezi bat izango dute.

Última actualización el Viernes, 01 de Marzo de 2024 23:10
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting