Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
56 lekuko izango ditu Korrikak Irunen eta Hondarribian PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 06 de Marzo de 2024 23:49

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el miércoles día 6 de Marzo de 2024.

56 lekuko izango ditu Korrikak Irunen eta Hondarribian

Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen. Irun eta Hondarribia arteko kilometroetako lekukoak 56 eragilek eramango dituzte.

16:00etan abiatuko da datorren asteko ostegunean (hilak 14) 23. Korrika Irundik. Beraz, AEKren sostengurako herri lasterketa aldarrikatzailearen lehen kilometroak, beraz lekukoak, Irun eta Hondarribiko biztanleek eta eragileek eramango dituzte. 16:00etan San Juan plazatik abiatuta, Irundik barreiatuko da Korrikaren emozioa, handik Hondarribiaranzko bidea (16:23an iritsiko da hara) joan, atzera buelta Irun aldera egin, eta hendaiarrei lekukoa 17:19an emateko.

Irungo AEK-k bitarte horretan lekukoak eramango dituztenen zerrenda zabaldu du. Helburu jakin batekin: eskerrak ematea. “Mila esker Bidasoan kilometroa babestu duzuen guztioi”, esan dute. Zerrenda horretan askotariko talde, eragile eta elkarteak daude. Honakoak dira horiek guztiak:

  • Irungo EH Bildu.
  • Bidasoako EKT.
  • Irungo AEK..
  • Labe Gorri.
  • Mondragon Unibertsitatea, Enpresagintza fakultatea.
  • Mosku Euskalduna
  • Burrunba elektrotxaranga.
  • Irungo Udala.
  • Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea.
  • Eguzkitza eta Belaskoenea ikastetxeetako LH eta DBH.
  • Pio Baroja ikastetxeko BHI.
  • Cepa Bidasoaldea HHI.
  • Irungo Mendizaleak.
  • Bidasoko ESI Osakidetza.
  • CD Bidasoa.
  • LHII Plaiaundi.
  • Muxikoak Maite.
  • Izarkom.
  • Bidasoa LHII.
  • Aita Menni.
  • Kateako auzokideak.
  • Uliazpi.
  • Endanea kafetegia.
  • Harresi Boleibol Kluba.
  • Bidasoko suhiltzaileak.
  • Abotsanitz.
  • Hondarribia Arraun Elkartea.
  • Hondarribiko Udala.
  • Blagan Euskara Taldea.
  • Hondarribiko EAJ.
  • Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia.
  • Mugiri Kultur Elkartea.
  • Talaia eskolak.
  • Olagarro Kultur Elkartea.
  • Emil Zatopek Previtek korrikalari taldea.
  • Zumardikoak Kultur Elkartea.
  • OARSO BIDASOKO HITZA.
  • Eguia Banaketak.
  • Higer Beer.
  • Txingudi Rugby Club.
  • Hondarribiko EH Bildu.
  • Txingudi Ikastola.
  • Elatzeta Ikastetxea.
  • Hirubide Lekaenea.
  • Osinbiribil IGE.
  • Dunboa-Toki Alai Ikastetxea.
  • Betti Gotti Euskara Taldea.
  • Irungo EAJ.
  • CAFeko Euskara Zerbitzua.
  • Ekialde taberna.
  • Mari ostatua.
  • Irungo CAFeko LAB.
  • Irungo Udal Euskaltegiko irakasle eta ikasle ohiak.
  • LAB.
  • Kemen Dantza Taldea
  • Hezten Aisialdi Euskaltzalea.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting