Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Udal Haur Eskolarako izen ematea hilaren 11n zabalduko da PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 08 de Marzo de 2024 23:01

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Udal Haur Eskolarako izen ematea hilaren 11n zabalduko da

Bi txanda bereizi dituzte; batetik, 2022 eta 2023an jaiotako haurrei begira; bestetik, 2024an jaiotakoentzat. Ate irekiak hil honetan egingo dira.

Hezkuntza arloak jakinarazi du hilaren 11n, datorren astelehena, irekiko dutela 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako Udal Haur Eskolan izena emateko prozesua. Bi txandatan egingo dira:

  • Hilaren 11tik 27ra, 2022an eta 2023an jaiotako haurren matrikulazio epea izango da.
  • Hilaren 11tik ekainaren 5era bitarteko epea, 2024an jaiotako familientzat.

2022an eta 2023an jaiotako haurren kasuan, familiek apirilaren 26ra bitarteko epea izango dute behin behineko zerrendak kontsultatzeko. Erreklamazioen epea, aldiz, maiatzaren 15era bitarte egongo da irekita. Behin betiko zerrendak maiatzaren 27an argitaratuko dituzte eta hortik aitzina matrikulak ahalko dira egin, ekainaren 17ra arte.

2024an jaiotako haurrak dituzten familiek, izena eman ondoren, ekainaren 14ra bitarteko epea izango dute behin-behineko zerrendak kontsultatzeko, eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte ekainaren 26ra arte. Kasu honetan, behin betiko zerrendak uztailaren 9an argitaratuko dira, eta egun horretatik aurrera eta uztailaren 15era arte, familiek matrikula egin ahalko dute.

Eskabideak aurkezteko ohiko bideak daudela gogoratu du udalak, hala nola, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ), autozerbitzuko terminalak eta udalaren webguneko ataria. Aldiz, informazio gehiago behar izatekotan 010 edota 943 50 51 52 telefonora hots egin daiteke.

Ate irekiak

Gainera, Udal Haur Eskolan (Uztapide Bertoslari, 1 zenbakia) ate irekien bi jardunaldi antolatu dituzte. Lehena, hilaren 13an, 16:30ean eta euskaraz izango da. Gaztelaniazko ate irekia, berriz, hilaren 20an egingo da, 16:00etan. Bi kasuetan asteazkena da.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting