Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Plazak justizia egiteko Asun Casasola ipuin lehiaketan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 08 de Marzo de 2024 23:11

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Plazak justizia egiteko Asun Casasola ipuin lehiaketan

IX. edizioaren sari banaketa egin zen atzo Kabigorrin. Asun Casasolak emakumeekiko "errespetua" eta indarkeriaren aurrean "batasuna" eskatu ditu.

Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren bederatzigarren edizioa bukatu  da, Casasolaren indar eta kemenari omenaldi eginez atzo Kabigorrin egindako sari banaketan. “Casasolak eredu izaten jarraitzen du eta lehiaketak aurrera segitzeko arrazoi nagusia da” adierazi zuten Malen Garmendia eta Joana Otxoteko aurkezleek. Bestalde, ekitaldira Cristina Laborda alkatea bertaratu da.

Aurten, beste urtetako izaerari eutsi eta abiapuntu edota helduleku bakarra proposatu dute bi sail eta lau kategorietarako: Plaza bat zure izenean. “Memoria ariketa” izatea nahi izan dute, indarkeria matxistaren aurrean biziraun ez duten horiek gogoratzeko, baina baita memoria historikoan arakatu eta aitortza egiteko ere.

Dena den, gaia nahiko irekia dela aitortu zuen aurkezpenean antolakuntzak, eta gaiak izan ditzakeen adiera guztiak ongietorriak izango direla azaldu zuten.

Oraingoan iritsitako ipuin kopurua 315ekoa izan da eta horietatik %65 idazle emakumeena. Jatorriari erreparatuta, Euskal Herritik iristeaz gain, Espainiatik eta Hego Ameriketatik ere iritsi dira aurtengoan.

Sari banaketa

Euskarazko gazte kategoria Malen Mujika Llorente irundarrak irabazi du, eta gaztelaniazko gazte kategoria, berriz, Teresa Subiza ultzurundarrak. Helduen euskarazko kategoria Borxa Encinas irundarrentzat izan da, eta gaztelaniazko helduen saria, Sofia Abarca argentinarrarentzat.

Ekitaldiaren bukaeran hitza hartu zuen Asun Casasolak eta berriro gogoratu zuen “izena ez duena ez dela existitzen”, bere alaba Nagore Laffage Casasola existitu zelako. Segidan, La Manada gisa ezagututako auziari buruzko No Estas Sola seriea ikustea gomendatu zuen “niri asko gustatu zait eta uste dut indarkeriaren aurrean batu egin behar garela buka dadin. Bi egun biziko gara eta errespetua aurretik izanda ez gaituzte hil behar, bizi nahi dugulako”.

Antolatzaileek “16.000” esker mila eman zizkioten 16 urte hauetako borrokagatik: “16.000 esker mila egia eskatzeagatik; nekatu gabeko 16 urteengatik; inspirazioa izan zarelako pertsona askorentzat eta borroka askorentzat; emakumeak dagokien lekuan jartzeagatik gizarte honetan”.

 

 

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting