Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Argitaratu dute 2024ko San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 17 de Mayo de 2024 22:29

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 17 de Mayo de 2024.

Argitaratu dute 2024ko San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua

Aurtengoak 160 jarduera jasoko ditu. Haurrentzat, argazki zaleentzat, kirolarientzat... orotariko proposamenak jaso dituzte.

San Juan plazan egin dute gaur agerraldia Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kultura ordezkariak, Borja Olazabal Kirolekoak eta Sergio Javier Gazteriakoak. Elkarte desberdinetako ordezkariekin batera, ekainaren 23tik uztailaren 1ra ospatuko diren 2024ko San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua aurkeztu dute. “Aurrefestak” ere ospatuko dira Irunen, eta ekainaren erdialdetik aurrera egongo da eskaintza kulturala hirian.

Aurten, 160 jarduera baino gehiago jasoko ditu jaien programak, tradiziozko jarduerak berritasunekin uztartuz. Programaren parte izaten jarraituko dute bakailaoa pil-pilean prestatzeko lehiaketa, adinekoen bazkaria nahiz goitibehera lasterketak. Berrikuntza gisa, ordea, drone lasterketa edo ikuskizun piroteknikoa antolatu dituzte. Alzagak berak udalak eta elkarteek “asmo handiko programa ondu” dutela adierazi du. “Kontzertu erakargarri asko ere planifikatu dira, eta espektatiba guztiak gaindituko direla uste dugu, Izaro, Camela, Soto Asa kartelburuarekin eta beste artista ezagun handi askorekin”.

Hona hemen gaur goizean iragarri dituzten jardueretako batzuk (zehaztu gabeko ordutegi eta topalekuak aurrerago zehaztuko dira):

Ekainaren 21a, ostirala:

  • Zabaltza plazan: Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldia.

Ekainaren 22a, larunbata:

  • Eguzkitza ikastetxean: Irun Drone Racing lasterketa.
  • Urdanibia plazatik, 10:30ean: XLVI. San Martzialera igoera.

Ekainaren 24a, astelehena:

  • Urdanibia plazan: Zezen puzgarrien entzierroa.

Ekainaren 25a, asteartea:

  • Urdanibia plazan: “Pailazoak, Tomaxen abenturak” pailazo ikuskizuna.

Ekainaren 26a, asteartea:

  • Urdanibia plazan: “Zientzialariak” magia erakustaldia, Sun eta Marselen eskutik.
  • San Juan plazan: Transir akrobazia ikuskizuna “Rojo Telón” zirku konpainiaren eskutik.

Uztailaren 1a, astelehena:

  • Zabaltza plazan: Bakarrizketa ikuskizuna Jose Corbacho eta Paula Pua umoregileen eskutik.
  • San Migel auzoan: su artifizialen ikuskizuna.

Orain artean iragarri dituzten jarduera guztiak, hemen klik eginda kontsulta daitezke. Duela hainbat egun jaitako kontzetuen berri eman zuten. Hona hemen horiek, egunez egun.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting