Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Merka2bidasoa, Bioterran PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 28 de Mayo de 2024 22:53

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 28 de Mayo de 2024.

Merka2bidasoa, Bioterran

Bizikleten azoka Bioterrak iraungo dituen hiru egunetan jarriko dute. Dagoeneko izena eman daiteke.

Ekainaren 7tik 9ra egingo da Bioterra Ficoban eta Txinzer bertan izango da. Aurtengoan, bigarren eskuko bizikleten Merka2dasoa azoka bertaratuko dute, Irun eta Hondarribian ingurumenaren iraunkortasuna sustatzeko xedez. Era horretan, asteburu osoan zehar, egoera ezin hobean dauden bizikletak erosteko eta saltzeko aukera egongo da, berrerabilera eta kontsumo arduratsua sustatuz.

Bizikleta saldu nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute Txinzerren webgunean, eta adin nagusikoek soilik ahalko dute izena eman. Merkatu honetan soilik txirringak onartzen dituzte, eta ez patinete elektrikorik ezta 500 eurotik gorako tramankulurik ere. Pertsonako, gehienez, bi bizikleta ahalko dira erregistratu.

Ordutegia:

  • Ekainak 7, ostirala: 10:00etatik 20:00etara.
  • Ekainak 8, larunbata: 10:00etatik 20:00etara.
  • Ekainak 9, igandea: 10:00etatik 19:00etara.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting