Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bioterraren 21. ediziorako dena prest PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 29 de Mayo de 2024 21:37

Noticia publicada en Bidasoko Hitza ,el miércoles día 29 de Mayo de 2024.

Bioterraren 21. ediziorako dena prest

Ekainaren 7tik 9ra egingo da aurtengo edizioa, eta aktibismoa izango da aurtengo protagonista berezia.

Gaur aurkeztu dute Bioterraren 21. edizioa, eta beste urte batez Ficoban egingo da, ekainaren 7tik 9ra. Aurtengo leloa Konpromiso ekologikoa da, eta guztira 130 enpresa batu eta 50 jarduera baino gehiago egingo dira.

Aktibismoari arreta berezia eskainiko dio azokak. Bide horretan, ekainaren 8an, Ozeanoen Nazioarteko Egunean, Espainiako kostaldeko plastikoen kutsaduraren lehen mapa egin duen Nacho Deanen gonbidatu dute hitzaldia ematera, besteak beste. Egitarau osoa, lotura honetan kontsulta daiteke.

Itsaso bete zientzia sariak

Ekainaren 8an, larunbatez, 17:30etan, Espainiako Estatuko unibertsitateen G9 taldeak sustatutako Itsaso bete zientzia sariak banatuko dizkiete Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei.

Sari horien jatorria Europan dago. Izan ere, Europako Batasunak gaurdanik 2030era arte ezarri dituen egitekoen artean dago gure ur eta ozeanoen osasuna berreskuratzea, ezinbesteko baliabide hori jasangarria eta pertsona guztientzako erabilgarria izan dadin aurrerantzean ere. Unibertsitateen G9 taldeen Kultura Zientifikoko unitateen G9-Science4All proiektuaren xedea da xede hori eta beste batzuk ezagutzera ematea dibulgazio zientifikoaren bidez, gizartearen maila guztietan.

Txapelketan parte hartzen duten gazteek ozeanoen kontserbazioari buruz duten ikuspegia partekatuko dute, eta mezu hori zabaldu beren familien, helduen, irakasleen eta, oro har, gizarteko eragile guztien artean.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting