Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Anakako jaiak bihar hasiko dira PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 29 de Mayo de 2024 21:46

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 29 de Mayo de 2024.

Anakako jaiak bihar hasiko dira

Bihar hasi eta ekainaren 9ra bitartean denetariko jarduerak egingo dira Anaka auzoko jaietan bai eta Puiana barrutian.

2019ko jaitako irudia.

Bihar hasiko dira Anakako eta Puiana barrutiko jaiak. Denetariko jarduerak prestatu dituzte datozen egunetarako, tartean, herri bazkaria egingo da. Tiketak Aiako Harria kaleko Anaren okindegian erosi behar dira gaur arteko epearekin. Helduen prezioa 25 eurokoa da, haurrena 15 eurokoa. Ekainaren 8an, berriz, jubilatuen bazkaria egingo da eta dagoeneko ezin dira tiketak eskuratu.

Enbajador Aristegi plazan haurrentzako puzgarriak eta atrakzioak egongo dira eta ekainaren 3an haurren eguna izango da bertan. Egitarau osoa, azpian.

 

Programazioa

Maiatzak 30

  • 18:00-20:00 Gurutze Gorriak eskainitako tailerra adin guztientzat Enbajador Pedro de Aristegi enparantzan. Ondoren, parte hartzaileentzat hamaiketakoa.

Maiatzak 31

  • 17:00 Haurrentzako maila desberdinetako margo lehiaketa auzo elkartean. Haur bakoitzak bere margoak ekarri behar ditu
  • 17:00 12-17 urte bitarteko gazteentzat sukaldaritza saioa Martindozenea gaztelekuak antolatua Enbajador Pedro de Aristegi enparantzan
  • 19:00 Auzoko jaiei hasiera emateko Bidasoako Erraldoien eskutik erraldoi eta buruhaundiak. Frontoitik atera eta auzoko kaleetan zehar ibiliko dira
  • 21:00 Ankerra taldearen emanaldia Enbajador Pedro de Aristegi plazan. Ondoren Bon Jovi taldeari tributua Runaway taldearen eskutik.

Ekainak 1

  • 10:00-11:30 Oinez ibilaldia, irteera eta helmuga Enbajador Aristegi plaza. Parte hartzaileentzat pintxoa eta edaria.
  • 10:00-12:00 Judo ikuskizuna Enbajador Pedro de Aristegi plazan Mayumik antolatua.
  • 12:00 Eraiki dantza taldearen emanaldia.
  • 14:00 Herri bazkaria. Txartelak salgai Ana Okindegia (Aiako Harria kalea) maiatzak 29 arte.
    Prezioak: Helduak 25€ eta haurrak 15€
  • 18:00 Zozongo taldeak auzoko kaleak animatuko ditu batukadarekin.
  • 20:00 Berbena Ibai Berriak taldearen eskutik.
  • 00:00 Atzoko eta gaur egungo musika.

Ekainak 2

  • 09:00 Txistularien Udal Banda auzoko kaleetan zehar
  • 10:00 PATATA TORTILA txapelketa (Washington tabernaren parean)
    Izen emateko eguna: Maiatzak 23 Auzo Elkartean (19:00 – 20:00)
    *Eguraldi txarrarekin Enbajador Pedro de Aristegi plazan ospatuko litzateke
  • 11:30 AUNTXA trikitixa eskola eta Kontserbatorioko trikitixa taldeak ibiliko dira auzoko kaleetan zehar.
  • 12:30 TOKA txapelketa Hirumugarrieta kalearen bukaeran (Mariño tabernaren parean)
  • 12:30 IRUNGO MUSIKA BANDAREN kontzertua Enbajador Pedro de Aristegi plazan
  • 13:00 Pintxo dastaketa Monte Aldabe tabernan, izakinak amaitu arte. Pintxoa 1€
  • 16:30 Haurrentzako TXURI ETA POTX ikuskizuna Jolas dezagun.
  • 18:00 Haurrentzako txokolatada eta opiltxoa. CASER EGOITZA eta BRIOCHE PASQUIERren eskutik
  • 18:15 Ostiraleko haurren margo lehiaketaren sari banaketa.
  • 19:00 Irungo dantza taldeen emanaldia.

Ekainak

Ferietan haurren eguna Enbajador Aristegi Enparantzan.

Ekainak 7

  • 19:30 Helduen abesbatza San Juan Batailatzailea parrokian.

Ekainak 8

  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Anakako kasinoan.
    Izen emateko egunak: Maiatzak 16 eta 23 (19:00-20:00).

Ekainak 9

  • 09:30 Benjamin mailako futbol erakustaldia Urdanibia Berriko zelaietan.
  • 12:00 Auzoko hildakoen aldeko meza.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting