Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
'Gretaren hodeia' ipuina kontatuko dute Larreaundiko Auzo Elkartean PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 27 de Mayo de 2024 18:45

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 27 de Mayo de 2024.

'Gretaren hodeia' ipuina kontatuko dute Larreaundiko Auzo Elkartean

Ipuin kontaketa Itziar Sistiagak egingo du, eta ondoren, eskulan tailerra egingo dute. Izena eman behar da parte hartzeko.

Asteazken honetan, hilak 29, auzoko txikienek hitzordua dute Larreaundi Olaberriako Auzo Elkartean. Bertan, David Hernandezek eta Luisa Verak idatzitako Gretaren hodeia ipuina kontatuko du Itziar Sistiagak. Ondoren, eskulan tailerra egingo da.

Arratsaldeko plan hau 18:00etan hasiko da eta aurretik izena eman behar da parte hartu ahal izateko. Horretarako, formulario hau bete behar da eta behin izen emate bukatuta plazarik balego, lehentasuna emango diote aurretik izena emanda zutenei.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting