Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bakea irudikatu dute Irungo haurrek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 11 de Junio de 2024 22:17

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 11 de Junio de 2024

Bakea irudikatu dute Irungo haurrek

Irungo haurrak kezkatuta daude gerragatik eta hori lantze bidean, mural bat marraztu dute Patri Tabernaren gidaritzapean. IrunBixi programaren barruan garatu dute, hau da, udalarekin elkarlanean.

Irungo haurrei bakeak eta gerrak kezkatzen die, gerra bizi izan duten ikaskideak dituztelako, eta hala adierazi dute IrunBixi haur eta gazteen foroan. Horregatik, gaiari lantzeko bakea zer den azaltzea eskatu die Patri Taberna artistak zenbait haurrei eta ondoren mural bat margotu dute Arantzateko Jaunaren kalean. Irungo Udalak bultzatu duen ekimena da eta aurreko astean egin zen.Gaia lantzeko,  gainera, Irungo Harrera Sarearen bisita ere jaso zuten.

Sergio Javier Gazteria ordezkariak adierazi du garrantzitsua dela gazteen kezkak partekatzea eta ulertzea. “Ondorioz, mundua haien begiekin ikusteak udalak gauzatzen dituen politikak egokitzen lagunduko digu” dio Javierrek. IrunBixi foroaren ikasturte honetan lehen eta bigarren hezkuntzetako, eta haurtxokoetako eta bi gaztelekuetako 300 ikasle baino gehiagok hartu dute parte. Lehen mailako ikastetxetakoak Eguzkitzakoak, Lekaeneakoak eta Txingudikoak izan dira. Bigarren mailakoak, berriz, El Pilarrek eta Toki Alaik.

Muralera itzulita, Eguzkitzako ikasleek azaldu dute “bake mezua” izan dela helarazi nahi izan dutena: “Munduan zehar dauden gerra guztien aurrean, bake mezu bat bidali nahi izan dugu irudi honen bidez. Ezin dugu beste alde batera begiratu. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna eta poza goraipatzen ditugu”. Horretarako hiru ikur erabili dituzte: hegaztiak, lore eta landareak, eta bihotz eta irribarre bat.

Loreek eta landareek inguruari egiten diote keinu. “Irun hiria mendiz inguratuta dago eta bertan neska mutilek beren bake propioa aurki dezakete, jolasean zoriontsuak izaten eta gozatzen”. Hegaztiak, aldiz, ibai eta muga guztiak gainditu ditzaketelako hautatu dituzte. Hirugarrenik, bihotza erabili dute I love NY logoan oinarrituta eta maitasuna transmititu nahi izan dute.

Azkenik, eskuaren keinua ere ageri da nazioarteko bakearen ikurra delako erabili dute. “Gainera, eskuka urdina da, egun dauden arazo eta konplexu arrazialak modu transbertsalean transmititzeko, gazteek sarritan aipatu dituzte eta”.

 

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting