Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Ostiral honetan irekiko dituzte udal igerilekuak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 12 de Junio de 2024 22:09

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Junio de 2024.

Ostiral honetan irekiko dituzte udal igerilekuak

San Martzial-Txingudi kirolgunean daude eta bertaratzeko bi egun lehenago erreserba egin beharko da. Goizez eta arratsaldez egongo dira irekita.

San Martzial-Txingudi kirolguneko udal igerilekuak ostiral honetan, hilak 14, irekiko dituzte, eta irailaren 15ean itxi. Bertako tenis eta padel pistak ere erabilgarri egongo dira, urte osoan zehar egon ohi moduan. Aurreko urteetan bezala, bi txanda izango dira: goizekoa 11:00etatik 15:15era bitartekoa, eta arratsaldekoa, 16:15etik 20:30era. Bertaratzeko erreserba egin behar da udalaren orrialdeko igerilekuen atalean. Gehienez bi egun lehenago ahalko da eskaera egin.

Sarrerak 22.00etan jarriko dituzte salgai, eta erositako sarrerak erabili ezin dituztenek baliogabetu egin behar dituzte orrialdean bertan edo 943 32 72 66 telefono zenbakian. Horretarako ere ordutegia finkatu dute. Goizeko txandarako sarrera dutenek, 11:00etara bitartean eta arratsaldeko txandarako sarrera dutenek, 16:15era bitartean. Helduentzako prezioa, 2,20 eurokoa da; gazteena (4 eta 17 urte), 1,80 eurokoa; eta haur txikientzat (0 eta 3 urte) doakoa da.

Iazko datuei erreparatuta 21.552 aldiz erabili ziren instalazio hauek, eta 2022an, 25.991 aldiz. Borja Olazabal Kirol ordezkariaren arabera, datu hauek “osasun onaren eta irundarren estimazioaren” adierazgarriak dira.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting