Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Uranzu konpainiak bandera batzuk jarri ditu kalean baimenik gabe PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 21 de Junio de 2024 23:43

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 20 de Junio de 2024

Uranzu konpainiak bandera batzuk jarri ditu kalean baimenik gabe

Uranzu kalean hamaika bandera jarri dituzte, eta baimenik ez dutenez, gaur eta bihar artean kenduko dituzte.

Astelehenean, alarde baztertzailearen Uranzu Konpainia irakur zitekeen bederatzi bandera agertu ziren Uranzu kalean, etxe batetik bestera zintzilikatuta.

Horrenbestez, alarde baztertzaileak bide publikoa erabili du ekimen pribatu baten berri emateko, eta alarde publikoak erabilpen hori egiteko baimena ea bazuten galdetu dio Irungo Udalari.

Udalak erantzun die ez dutela horretarako baimenik, eta, beraz, gaur eta bihar artean banderak kenduko dituztela baieztatu dio udalak alarde publikoari.

Última actualización el Viernes, 21 de Junio de 2024 23:45
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting