Mintzodromoa egingo da abenduaren 3an Bidasoaz bi aldeetan |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Martes, 25 de Noviembre de 2014 22:37 |
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el martes día 25 de Noviembre de 2014.
Mintzodromoa egingo da abenduaren 3an Bidasoaz bi aldeetan
-
SAREAUSKA EKIMENAK ANTOLATU DU IRUNEN EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO
24 noviembre 201419:37 Sareuska sareak Mintzodromoaren edizio berri bat egingo du datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean. Ekimena Irungo udaletxean aurkeztu dute astelehen honetan Fernando San Martin Euskara saileko ordezkariak, Txomin Sagarzazu zinegotzi hondarribitarrak, Beñardo Goietxe Bortzirietako euskaltegiko irakasleak eta Gaizka Zuazo Kuntshal eskolako irakasleak.
Mintzodromoa Txanaleta plazan burutuko da, 10:00etatik 12:00etara. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoaren izenean Txomin Sagarzazuk azaldu zuenez, ekimena «euskara modu naturalean praktikatzeko gunea da». Hizkuntza dakitensk eta ikasten ari dirensk kafe edo freskagarri baten inguran elkartzen dira solasean ibiltzeko, taldeetan banatuta. Minutu batzuk solasean aritu eta gero, talde bakoitzako solaskideak aldatzen dira eta, gaia ere aldatuz, partaideek elkarrizketan jarraitzen dute. Euskara ikasleei «maila txiki bat» eskatzen zaie ekimenan parte hartzeko, 6. maila gutxi gorabehera. Ekimenan «euskal kultura eta musikako aurpegi ezagunek» parte hartuko dutela iragarri dute antolatzaileek. Estitxu Fernandez bertsolariak gidatuko du saioa.
Mintzodromoan parte hartzeko izen emate epea azaroaren 28raino, ostirala, egongo da zabalik:
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
helbidera idatziz; telefonoz, Euskara zerbitzura deituz (943 50 52 72) edo Irungo SACen; Hondarribiko BAZen; Irun, Hondarribi edo Bortzirietako euskaltegietan; edo Hego Lapurdiko hirigunean.
Sareuska egitasmoa Bidasoa-Txingudiko Mugazgaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Hiriguneak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sortu dute Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilpena bultzatu eta dinamizatzeko xedez. Abenduaren 3an egingo den Mintzodromoaren aurkezpena
|