Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irun eta Hondarribiak Turismo Helmuga Adimendun bereizgarria jaso dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 24 de Enero de 2024 22:40

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 24 de Enero de 2024.

Irun eta Hondarribiak Turismo Helmuga Adimendun bereizgarria jaso dute

Madrilgo Fitur azokan jasoko dute bihar bereizgarria Irun eta Hondarribiko udaletako ordezkariek.

txingudiPlaiaundiko bizikleta bidearen proiektuarekin ez datoz bat

Madrilgo Fitur azokan ordezkatuta daude Irun eta Hondarribia eta gaur Bidasoa bizirikek jakinarazi du bi herriek Turismo Helmuga Adimendun gisa egiaztatzen dituen bereizgarria jaso dutela.

Bereizgarri horrekin, Bidasoa Eskualdea Atxikitako Helmuga Turistiko bihurtu da, eta DTI eredua ezartzen hasi dela egiaztatu dute. 2025eko abendura arteko balioa izango du bereizgarriak eta helmuga turistiko atxiki bihurtu da.

Basquetourren eskutik jasoko dute bereizgarria bihar. Bidasoa nabarmendu egin dute “produktu turistikoen sorkuntzaren kudeaketa eraginkorragatik, sentsorizazioagatik eta helmugan dituen kudeaketa-sistemengatik”. Era berean, eskualdea “ondo kokatuta” dagoelako turistentzako eta bisitari profesionalentzako webguneen bidez (MICE), bisitariaren eta egoiliarraren arteko elkarreraginaren sustapen aktiboagatik, eta Bidasoako Hiri Behatokia dagoelako.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting