Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
HAPO aldatuko dute Irungo Areto Moldakorra egikaritzeko PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 15 de Abril de 2024 23:02

Noticia publicada en Bidasoko Hitza ,el lunes día 15 de Abril de 2024

HAPO aldatuko dute Irungo Areto Moldakorra egikaritzeko

Ficoba eremu osora zabaltzen den aldaketa proposamen bati argi berdea eman dio udalak, eta proiektua idazteko eskaria ere egin diote gainontzeko erakundeei. Pabiloiaz gain, 700 plazako aparkalekua eraiki nahi dute.

Iaz, oraindik Jose Antonio Santano alkate zelarik, Irunen kirolarentzako eta kulturarentzako pabiloi bat eraikitzeko asmoa iragarri zuen udalak. Irungo Areto Moldakorra (IAM) da izen ofiziala eta, gaur, udalak jakinarazi du HAPOn Ficoba eremu osora zabaltzen den aldaketa proposamen bati argi berdea eman diotela. “Ezinbesteko urratsa” izan dela azaldu dute, IAM eraiki aurretik eman beharrekoa.

Ebazpen hau onartuta, herritarrek parte hartzeko prozesu bat abiatzeko asmoa du udalak. Era berean, txosten teknikoak idazteko eskaria egingo diote beste erakunde publikoei, aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, hain zuzen ere. Hasierako dokumentua da idazteko galdegin dute, gerora, udalbatzan bozkatu ahal izateko.

Miguel Angel Paez Hirigintzako ordezkariaren hitzetan, “norabide bakarreko” prozesua da hasi dutena. “Bide luzea” egin dutela proiektua erdiesteko oroitu du: “Aurrena, azterlan bat egin zen, erabilera askoko pabiloiaren bideragarritasun teknikoa aztertzeko eta, ondoren, hiri-antolamenduko plan orokorraren aldaketa idazteko lanak agindu ziren”.

IAM

2024ko aurrekontuetan, 200.000 euroko partida bat onetsi dute IAM-ren proiektua idazteko, eta proposatzen ari diren azpiegiturak 10.000 pertsonentzako edukiera izango luke gehienez.

Kirol ekitaldietarako 5.000 ikuslerentzako eserlekuak eraikiko dituzte, eta Bidasoa eskubaloi taldearen egoitza izatea da xede nagusia, taldeak Europa mailako partidak jokatu ahal izateko “horren premia dute”. Horrez gain, Gipuzkoan egun egin ezin daitezkeen musika eta kultura hitzordu handiak bildu nahi dituzte bertan.

Proiektuan jaso dute ere lurpeko aparkaleku bat eraikitzea, gutxi gorabehera 700 plaza izango dituena, eta, egun Ficoban daudenak batuta, ia mila auto aparkatzeko lekua egongo da.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting