Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Autobus gidarientzako errespetua eskatzeko kanpaina PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 11 de Junio de 2024 22:06

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 11 de Junio de 2024.

Autobus gidarientzako errespetua eskatzeko kanpaina

'Hurrengo geltokia: errespetua' kanpainarekin prebenitu nahi dutena da gidariek erasoei aurre egin behar izatea. Aste honetan, jaien aurre egitaruan aktibatuko dute.

Ate joka dira Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak. Izan ere, ostiral honetan hasiko dira jaien aurrekari diren kontzertuak: Izaro eta Camela. Bide horretan, udala prebentzio eta protokolo ezberdinak aurkezten ari da eta gaur hiri barruko autobusetan portaera egokia izateari buruz kontzientziatzekoaren txanda izan da. Borja Olazabal Mugikortasun ordezkariak egin du aurkezpena.

Kanpainari Hurrengo geltokia: errespetua izena jarri diote eta Irunbus Auif enpresako langileen eskarietako bati erantzutea izan dute asmo. Helburua, zerbitzuaren erabiltzaileak sentsibilizatzea da, errespeturik gabeko jokabideak eta gizalegerik gabeko erasoak prebenitzeko eta bizikidetza hobetzeko autobusen barruan. Olazabal ordezkariak azaldu duenez, azken asteetan “arrunta” izan da gidariek erasoei aurre egin behar izatea, “ohi baino gehiago” ohartarazi du.

Beraz, udalak eta Irunbus Auifek indarrak batu eta erabiltzaileen eta gidarien artean “errespetua eta gizalegea” sustatzeko kanpaina ondu dute. Datozen egunetan, berrogeita hamar bat binilo inguru jarriko dituzte hiri barruko autobusen barruan.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting